Ireki menu nagusia

Jonathan Clegg (Bacup, Lancashire, 1953ko ekainaren 7aJohannesburgo, 2019ko uztailaren 16a)[1] hegoafrikar musikari eta antropologoa izan zen, Zulu Zuria goitizenez ezaguna. Juluka eta Savuka taldeetan aritu zen, eta baita bakarka ere. Zuluera eta ingelesa nahastu zituen bere abestietan, baita afrikar doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere.[1]

Johnny Clegg
Johnny-clegg-valenciennes-davidata-14 07 2009.jpg
Bizitza
Izen osoa Jonathan Paul Clegg
Jaiotza Bacup Itzuli1953ko ekainaren  7a
Herrialdea  Hegoafrika
Bizilekua Johannesburgo
Heriotza Johannesburgo2019ko uztailaren  16a (66 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) baliorik ez
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Witwatersrandeko Unibertsitatea
Hizkuntzak zuluera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak antropologoa, egile abeslaria, gitarra-jotzailea, dantzaria eta musikaria
Enplegatzailea(k) University of Witwatersrand Itzuli
Lan nabarmenak Asimbonanga Itzuli
Scatterlings Itzuli
Jasotako sariak
Influentziak Nelson Mandela eta David Webster Itzuli
Kidetza Juluka Itzuli
Savuka Itzuli
Genero artistikoa popa
worldbeata Itzuli
Musika instrumentua gitarra
concertina Itzuli
ahotsa
Diskoetxea Capitol Records
IMDb nm0165953
www.johnnyclegg.com

BizitzaAldatu

Ingalaterrako Bacup herrian jaio zen, 1953an, aita ingelesa eta ama rhodesiarra zituela. Haurra zela, Rhodesiara —egungo Zimbabwera— joan zen bizitzera amarekin, eta Hegoafrikara ondoren. Musikari ibilbidea antropologia ikasketekin tartekatu zuen gaztetan. Izan ere, musika zulua ezagutu zuen Johannesburgon, eta Sipho Mchunurekin Juluka taldea sortu zuen. Musikari beltzek eta zuriek osatzen zuten taldea, eta, apartheidaren legeak urratzen zituztela eta, jazarpena jasan zuten Hegoafrikan; nazioartean, baina, arrakasta lortu zuten.[1]

Egoera bera bizi behar izan zuen gero Savuka taldearekin, 1986. urtean Dudu Zulurekin eratu zuena. Zuluera eta ingelesa nahastu zituzten abestietan, baita Afrikako doinuak Mendebaldeko estiloekin uztartu ere. Zulu zuria ezizenarekin egin zen ezagun, eta hainbat sari eskuratu zituen bere ibilbidean. 2019ko uztailaren 16an hil zen, Johannesburgon, pankreako minbiziaren eraginez.[1]

DiskografiaAldatu

Estudioko diskoakAldatu

  • 1976 : Woza Friday (Johnny Clegg eta Sipho Mchunu)
  • 1979 : Universal Men (Juluka)
  • 1981 : African Litany (Juluka)
  • 1982 : Ubuhle Bemvelo (Juluka)
  • 1982 : Scatterlings of Africa (Juluka)
  • 1983 : Work For All (Juluka)
  • 1984 : Stand Your Ground (Juluka)
  • 1984 : Musa Ukungilandela / The International Tracks (Juluka)
  • 1985 : Third World Child (solo version) (J. Clegg)
  • 1987 : Third World Child (J. Clegg & Savuka)
  • 1988 : Shadow Man (J. Clegg & Savuka)
  • 1990 : Cruel, Crazy Beautiful World (J. Clegg & Savuka)
  • 1993 : Heat, Dust and Dreams (J. Clegg & Savuka)
  • 1997 : Crocodile Love / Ya Vuka Inkunzi (Juluka)
  • 1998 : Le Rock Zoulou de Johnny Clegg & Sipho Mchunu (Best Of Juluka)
  • 2002 : New World Survivor (J. Clegg)
  • 2006 : One Life (J. Clegg) Renaudek ekoitzia
  • 2010 : Human (J. Clegg)
  • 2017 : King of Time (J. Clegg)

Zuzeneko diskoakAldatu

  • 1981 : The Cologne Zulu Festival (Juluka eta Ladysmith Black Mambazo)
  • 1986 : The Good Hope Concerts (Juluka)
  • 1994 : Live And Rarites (J. Clegg & Savuka)
  • 2003 : A South African Story - Live At The Nelson Mandela Theatre (J. Clegg)
  • 2003 : Best of Live (J. Clegg)
  • 2014 : Best, Live & Unplugged, at the Baxter Theatre Cap Town (J. Clegg)

ErreferentziakAldatu

  1. a b c d   «Johnny Clegg musikari hegoafrikarra hil da» Berria egunkaria, 2019ko uztailak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-17 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johnny Clegg