John o' Groats (Eskoziako gaeleraz: Taigh Iain Ghròt, eskozieraz: John o Groats) Eskoziako iparraldeko muturrean dagoen udalerri bat da. Usadioz, Britainia Handia edo Erresuma Batuko lur lehorreko udalerririk iparraldekoena da. Aldiz, gaur egun punturik iparraldekoena udalerri honetatik 18 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Dunnet Head lurmuturrean kokatzen dela egiaztatu da.

John o' Groats
Taigh Iain Ghròt
John o Groats
 Eskozia
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako azpibanaketakHighland
Posta kodeaKW1
Geografia
Koordenatuak58°38′13″N 3°03′47″W / 58.6369°N 3.0631°W / 58.6369; -3.0631
Map
Demografia
Biztanleria300 (2007)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01955
Ordu eremuaUTC±00:00
visitjohnogroats.com

Etimologia aldatu

Jan de Groote holandarraren gaelizazioa da John o' Groats. Gizon honek Orkada uharteetarako ferry zerbitzua jarri zuen martxan.

Geografia aldatu

Leku honetan John o' Groats udalerrirako bidearen amaierako seinale ospetsua kokatzen da, hau Kornuallesko Land's End lurmuturreko seinalearen parekidea da. Erresuma Batuan usadioz iparraldeko muturraren mugatzat jo ohi den Eskoziako John o' Groats udalerrian hasi eta hegoaldeko muturrean dagoen Kornuallesko Land's End lurmuturrean amaitzen den Land's End to John o' Groats oinezko eta txirrindularientzako ibilbidea ere badago, bi puntu horien arteko distantzia 874 kilometrokoa da.

Historia aldatu

George Sinclair Caithness-eko kondeak Meyko gaztelua eraiki zuen 1566 eta 1572 artean, aurretik izan zen beste gotorleku baten gainean, hala dirudi behintzat. John o' Groats udalerrian dago, herritik 10 kilometro eskasera. 1952an Erresuma Batuko Elizabeth erreginak, Jurgi VI.aren alargunak erosi zuen eta gaztelua berriztu zuen. 1955etik aurrera sarritan bisitatu izan zuen uda sasoian.

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu