John Wain

idazle britainiarra

John Barrington Wain (Stoke-on-Trent, Staffordshire, Ingalaterra, Erresuma Batua, 19251994) ingelesezko poeta eta saiakera-idazlea izan zen.

John Wain
Bizitza
JaiotzaStoke-on-Trent1925eko martxoaren 14a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaOxford1994ko maiatzaren 24a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaSt John's College (en) Itzuli
Newcastle-under-Lyme School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, literatura-kritikaria eta literaturan aditua
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
University of Reading (en) Itzuli
Jasotako sariak
MugimenduaInklingsa
IMDB: nm0906480 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Newcastlen eta Oxfordeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1946tik 1949ra bitartean, Oxfordeko St. John's Collegen aritu zen lanean, eta 1949tik 1955ra artean ingeles literaturako eskolak eman zituen Readingeko Unibertsitatean. Gainera, poesia-irakasle izan zen Oxfordeko Unibertsitatean, 1978. urte arte.

Bere garaiko ingeles gizartearen kritikari zorrotza izan zen. Bere eleberri ospetsuenean -Hurry on down (1953, Jaitsi berehala)-, eskolan eta etxean jasotako heziketaren arrastorik txikiena gainetik kendu nahi duen gazte aske baten abenturak kontatzen ditu. 60. hamarkadan britainiar gizartea gogor kritikatu zuen Angry Young Men taldeko kide ezaguna izan zen.

Beste zenbait lan aipagarri: Living in the present (1955, Oraina bizitzen), The contenders (1958, Lehiatzaileak), A travelling woman (1959, Emakume bidaiaria), Strike the father dead (1962, Jo ezazu aita hila), The young visitors (1965, Gazte bisitariak). Kontakizun laburren artean aipagarriak ditu: Nuncle (1960), Death of the hind legs (1966, Atzeko hanken heriotza), A winter in the Hills (1970, Negua muinoetan), The life guard (1971, Soroslea). Poemak: Mixed feelings (1951, Sentimen nahasiak), Weep before God (1961, Negar egin Jainkoaren aurrean), Feng (1975); Saiakera-lanak: Interpretations (1955, Interpretazioak), Preliminary essays (1957, Aurretiazko saiakerak); Essays on literature and ideas (1963, Literatura eta ideiei buruzko saiakerak).

Erreferentziak aldatu