John Grisham

John Grisham (Jonesboro, Arkansas, Ameriketako Estatu Batuak, 1955eko otsailaren 8a-) ingelesezko idazlea da.

John Grisham
John Grisham crop.jpg
(2008)
member of the Mississippi House of Representatives (en) Itzuli

1984ko urtarrila - 1990eko iraila
Bizitza
Izen osoaJohn Ray Grisham, Jr.
JaiotzaJonesboro (Arkansas)1955eko otsailaren 8a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSouthaven (Mississippi)
Oxford (Mississippi)
Charlottesville
Chapel Hill (Ipar Carolina)
Virginia
Arkansas
Jonesboro (Arkansas)
Mississippi
Familia
Ezkontidea(k)Renee Grisham (en) Itzuli  (1981 -
Hezkuntza
HeziketaMississippi State University (en) Itzuli 1977) Zientziatan graduatua : Kontabilitate
Northwest Mississippi Community College (en) Itzuli
Delta State University (en) Itzuli
University of Mississippi School of Law (en) Itzuli 1981) Juris Doctor (en) Itzuli
University of Mississippi (en) Itzuli
Southaven High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, abokatua, eleberrigilea, politikaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea, telebista-ekoizlea, haur literatura idazlea eta misiolaria
Jasotako sariak
InfluentziakJohn le Carré, John Steinbeck eta William Faulkner
Genero artistikoalegal thriller (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaSouthern Baptist Convention (en) Itzuli
Alderdi politikoaAmeriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

jgrisham.com
IMDB: nm0001300 Allocine: 55650 Allmovie: p166848 TV.com: people/john-grisham IBDB: 494966
Facebook: JohnGrisham Twitter: johngrisham Instagram: johngrishamauthor Musicbrainz: 1d5b9aab-a247-4f23-bac5-479c559b9fe0 Discogs: 440348 Edit the value on Wikidata

BizitzaAldatu

Kontularitza- eta zuzenbide-ikasketak egin zituen. Ikasketak amaituta, legelari gisa lan egin zuen, zuzenbide kriminalean lehenbizi, eta zuzenbide zibilean gero. Hamar urteko neskato baten bortxatzailearen epaiketak egin zion zirrarak bultzatu zuen idaztera, umearen aitak bortxatzailea hil egin izan balu epaileak egingo zuenaz idaztera hain zuzen. Izan ere, Girshamek legelarien inguruko thrillerrak idatzi ditu, arrakasta handikoak. Dohain berezia du elkarrizketak idazteko eta legelarien hizkuntza irakurle arruntarentzat ulergarri egiteko. Suspenseko bere eleberri horietan beti izaten da legelari bat zapaltzaile ahaltsuei aurre egin behar izaten diena bizitzak salbatzeko.

Bere lehen eleberria —A Time to Kill— atzera bota zioten behin eta berriz, harik eta argitaletxe batek eskuizkribua 15.000 dolarretan erosi zion arte. Paramount konpainiak hurrengo eleberriaren eskubideak erosi zituen 600.000 dolarretan, eta horrek argitaratzaile handienen arreta erakarri zuen, eta Doubleday argitaratzailearekin kontratua sinatu ondoren legelari lanbidea utzi zuen Grishmanek. The Firm (1991) eleberria libururik salduena izan zen urtebetez, eta 25 hizkuntza baino gehiagotara itzuli zen. Liburuan oinarrituta egin zen filma ere 1993ko film arrakastatsuenetako bat izan zen. Beste lan batzuk: The Pelican Brief (1992); The Client (1993); The Chamber (1994); The Rainmaker (1995); The Runaway Jury (1996); The Partner (1997).

ObraAldatu

EleberriakAldatu

Fikzio ez-judiziala.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Grisham