Ireki menu nagusia

John Graunt (Londres, 1620ko apirilaren 24a - Londres, 1674ko apirilaren 18a), demografiaren eta estatistikaren sortzaileetako bat izan zen.

John Graunt
JohnGraunt.png
Bizitza
Jaiotza Londres1620ko apirilaren 24a
Herrialdea  Ingalaterrako Erresuma
Heriotza Londres1674ko apirilaren 18a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, estatistikaria eta demografoa
Lan nabarmenak Natural and Political Observations Made Upon the Bills of Mortality Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Lanbidez saltzailea bazen ere, demografia modernorako jardunbide estatistikoak garatu zituen: lehenengo bizitza taula egin izana zor zaio, adin bakoitzeko bizi probabilitateekin batera. Epidemiologiaren aitzindarietako bat ere bada, bere ikerlanak osasun publikoaren estatistikak hartuta burutu baitzituen.

Ikerketa hauek Natural and Political Observations Made upon the Bills of Mortality 1662ko liburuan eman zituen, orduko agintariek izurrite bati aurre egin nahian zebiltzala. Bere lanak ez omen ziren erabili izurriteei aurre egiteko edota izurriteen eragina neurtzeko, baina Londresko biztanleriaren lehenengo zenbatespen bat egin zuen bere lanetan.

Bere lanak direla, Royal Society delakoaren kide izendatu zuten.


Biografia
Ingalaterra
Artikulu hau Ingalaterrako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.