Johann Strauss (semea)
Johann Strauss II.a edo Johann Sebastian Strauss, Johann Strauss semea gisa ere ezagutua, (Viena, 1825eko urriaren 25a - ib., 1899ko ekainaren 3a) musika klasikoko konposatzaile austriarra izan zen. Johann Strauss I.aren semea, bere anaiak ere (Josef eta Eduard) konposatzaileak izan ziren, baina ez zuten Johannen mailako osperik lortu.
Johann Strauss (semea) | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza |
Neubau ![]() |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Viena, 1899ko ekainaren 3a (73 urte) |
Hobiratze lekua |
Zentralfriedhof (Vienna) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Johann Strauss I.a |
Ezkontidea(k) |
unknown value Henrietta Treffz (1862 - unknown value (1882 - |
Anai-arrebak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) |
Franz Amon ![]() Joseph Drechsler ![]() |
Ikaslea(k) |
Johann Resch ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea eta orkestra zuzendaria |
Lan nabarmenak |
The Gypsy Baron ![]() Die Fledermaus ![]() Danubio Urdina |
Jasotako sariak |
ikusi
|
Genero artistikoa |
opera musika klasikoa opereta popular music ![]() instrumental music ![]() |
Musika instrumentua | biolina |
IMDb | nm0006310 |
![]() |
Bere aitak ez zuen semea musikari izaterik nahi, eta, horregatik, aitarengandik ezkutuan ikasi zuen biolina jotzen. Aitak familia utzi zuenean hasi zen bere karrera musikal erabatekoa, 17 urte zituela. 19 urterekin lehen aldiz orkestra bat zuzendu zuen jendaurrean. Bere aita hil zenean bere jarraitzaileak aitaren orkestrarekin elkartu zituen.
Europan zehar hainbat itzuli egin zituen bere musika ezagutzera emanez. 1876an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen lehen aldiz, bere lanak jotzera. Bereziki balsak konposatuz egin zen famatu; horien artean ezagunena Danubio Urdina (1867) da, baina baita beste batzuk ere, hala nola Enperadorearen balsa (1889), Austriar herrietako enarak (1865), Udaberriko ahotsak (1883), Odol vienarra (1873), Vienako basoetako ipuinak (1868), etab. Lan hauengatik guztiengatik, Vienako bere jarraitzaileek "Valsaren erregea" titulua eman zioten.
Bere lanek garai hartako hainbat konposatzaile txunditu zituen, besteak beste Straussen lagun min zen Johannes Brahms. 73 urterekin hil zen, pneumoniak jota, bere jaioterrian.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Strauss (semea) ![]() |