Joaquín Balaguer (Santiago de los Caballeros, 1906ko irailaren 1a - Santo Domingo, 2002ko uztailaren 14a) dominikar politikaria izan zen.

Joaquín Balaguer

Dominikar Errepublikako presidente

1986ko abuztuaren 16a - 1996ko abuztuaren 16a
Salvador Jorge Blanco (en) Itzuli - Leonel Fernández
Dominikar Errepublikako presidente

1966ko uztailaren 1a - 1978ko abuztuaren 16a
Héctor García godoy (en) Itzuli - Antonio Guzmán Fernández (en) Itzuli
Dominikar Errepublikako presidente

1960ko abuztuaren 3a - 1962ko urtarrilaren 16a
Héctor Trujillo (en) Itzuli - Rafael Filiberto Bonnelly (en) Itzuli
Vice President of the Dominican Republic (en) Itzuli

1957ko abuztuaren 16a - 1960ko abuztuaren 3a
Manuel de Jesús Troncoso de la Concha (en) Itzuli - Rafael Filiberto Bonnelly (en) Itzuli
ambassador of the Dominican Republic to Mexico (en) Itzuli

1947ko abenduaren 9a - 1940(e)ko hamarkada
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoaquin Antonio Balaguer Ricardo
JaiotzaBisonó (en) Itzuli1902ko irailaren 1a
Herrialdea Dominikar Errepublika
HeriotzaSanto Domingo2002ko uztailaren 14a (99 urte)
Heriotza modua: Ultzera peptikoa
Hezkuntza
HeziketaSanto Domingoko Unibertsitate Autonomoa
Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea, abokatua, diplomazialaria, politikaria, estatu-politikaria eta enbaxadorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaDominican Party (en) Itzuli

Find a Grave: 6639728 Edit the value on Wikidata

Santo Domingoko Unibertsitatean eta Parisen ikasia. Unibertsitate hartako irakasle izan zen, 1938tik aurrera. 1930az geroztik, Rafael Trujillo diktadorearen laguntzaile izan zen, eta diplomazia-arloko karguetan aritu zen; bere herrialdeko ordezkari izan zen NBEan, 1947an. Gero, Kanpo Arazoetako (1954-55) eta Hezkuntzako (1955-57) ministro ere izan zen, eta 1960an, Trujillok bere kargua utzi zuenean, presidente izatera heldu zen. 1962an, Trujilloren hilketaren ondoren, estatu-kolpe batek kargutik kendu eta atzerrira jo behar izan zuen. 1965ean itzuli zen, Juan Boschen jarraitzaileek iraultza-ahalegina egin, eta Estatu Batuetako armadak gatazkan parte hartu ondoren. Hurrengo urtean, Alderdi Erreformistaren buru gisa eta Estatu Batuen babesarekin, lehendakari-hauteskundeak irabazi zituen, eta 1970 eta 1974an ere berriz hautatu zuten. Ekonomia-arloan egonkortasuna berreskuratu eta garapena bultzatu zituen arren, gizarte-gatazkek eta gerrillarien ekintzek errepresiozko neurriak eragin zituzten. 1978 eta 1982ko hauteskundeetan ere lehendakarigai izan zen, baina ez zuen irabazterik lortu; bai, ordea, 1986, 1990 eta 1994an, nahiz eta azken horietan iruzur egindako susmoak izan ziren. 1996an, aldiz, lehendakaritzan ordezkatu zuen Leonel Fernandezen garaipenaren alde lan egin zuen, hauteskundeen lehen itzulian garaile izandako J.F. Peña sozialistari bidea ixteko Juan Bosch berberarekin hitzartu ondoren.

Erreferentziak aldatu