Joanes Borda
Guk taldeko kidea
Joanes Borda abeslari lapurtarra da. Guk talde historikoaren sortzailea izan zen Beñat Sarasolarekin batera 1968an. Geroago kide gehiago integratu zituzten: Panpi Lakarrieu, Pier Paul Berzaitz, Beñat Davant eta Eneko Labeguerie.
Joanes Borda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lapurdi, ? |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Kidetza | Guk |
Ahotsa, gitarra eta hitz zorrotzak ziren talde honen kantaera indartsuaren oinarria. Euskal Herriak bizi zuen egoera politikoa salatzea zuten helburu, errebindikazioak zabaltzea.
1974an egin zuten beren lehen ikuskizuna ('Aita, seme, laborari').[1]
2005ean bilduma bat kaleratu zuen taldeak, 30 urteko ibilbidea batzen zuena.
Diskografia
aldatu- Presondegietan zuengatik (?)
- Euskalduna naiz eta (?)
- Laborarik, langile eta nagusi (Elkar, 1977)
- Herria zain (Elkar, 1985)
- Gerlarik ez (Elkar, 1987)
- Arrozten (Elkar, 1990)
- Bidez bide (IZ, 1995). Lan hau aurrekoak baino askoz jantziagoa zegoen (txirula, pianoa, kontrabaxua, trikitia, txeloa, perkusioak...) eta konposizio garaikideagoak biltzen zituen. Halaber, borroka kantuak ez ezik, sentimentalak eta lirikoak ere baditu lan horrek.[2]
Kolaborazioak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Artola, Maite. (1995-06-28). «Honelako diskoa egitea autokritikaren emaitza da.» Argia (kontsulta data: 2019-06-02).
- ↑ Euskal Karaokeak. (2016-03-10). Euskalduna naiz eta (Guk). (kontsulta data: 2019-06-02).
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- Euskalduna naiz eta kantua Youtuben