Joan Luis Vives

Joan Luis Vives[1] (latinez: Ioannes Lodovicus Vives; valentzieraz: Joan Lluís Vives; Valentzia, Aragoiko Koroa, 1492ko martxoaren 6a - Brujas, 1540ko maiatzaren 6a) Pizkundeko humanista eta filosofo handienetako bat izan zen.

Joan Luis Vives
LuisVives.jpg
Bizitza
JaiotzaValentzia1492ko martxoaren 6a
HeriotzaBrujas1540ko maiatzaren 6a (48 urte)
Hobiratze lekuaSt. Donatian's Cathedral (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Margarita Valldaura (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Gaspar Lax (en) Itzuli
Ikaslea(k)Gabriel Mudaeus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, pedagogoa, katedraduna, Humanista, unibertsitateko irakaslea eta irakaslea
Lantokia(k)Hegoaldeko Herbehereak
Enplegatzailea(k)Oxfordeko Unibertsitatea
Mugimenduahumanismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 7503622 Edit the value on Wikidata
Juan L. Vives.jpg

BizitzaAldatu

Hamazazpi urte zituela Espainiatik ihes egin behar izan zuen, bere jatorri judua zela eta, Inkisizioak esetsirik. 1509-1512 bitartean Parisen ikasi ondoren, 1519an Lovainako irakasle izendatu zuten. Ingalaterrako Henrike VIII.ak deitu zuen Galesko Margarita printzesaren irakasle izan zedin, eta egonaldi hartan Oxforden ere irakatsi zuen. 1527an, alabaina, sei asteko kartzelaldia jasan zuen erregearen dibortzioaren aurka azaldu zelako. Handik aurrera Brujasen hartu zuen bizilekua.

Bere obra guztia latinez idatzia da. Sorbonan ezagutu zituen azken eskolastikaren metodoak kritikatu zituen –Adversos pseudo-dialecticos (1519, Sasi logikoen aurka)–, eta prozedura pedagogikoen berriztapena proposatu –De causis corruptarum artium (1531, Filosofiaren endekatzearen kausak)–. Errenazimentuko pentsalariak ezagutu zituen (Erasmo Rotterdamgoa, Guillaume Budé, Thomas More) eta erreforma humanistaren alde jardun zuen. Gizonari ikuspegi guztietatiko hezkuntza eskaintzea proposatzen zuen. Behaketari eta esperientziari garrantzi handia emanik, mende bat geroago Francis Baconek formulatuko zuen metodo enpirikoa erabili zuen. Vivesek eragin handia izan zuen bere garaiko pentsamendu filosofikoan.

IdazlanakAldatu

 
Joan Luis Vivesen irudia, Espainiako Liburutegi Nazionaleko fatxadan.
  • Adversos pseudo-dialecticos (1519, Sasi logikoen aurka)
  • De ratione studii puerilis (1523, Haurren ikasketaren arrazoiaz)
  • De institutione foeminae christianae (1523, Emakume kristauaren heziketa)
  • De officio mariti (1529, Senarraren betebeharrak)
  • De concordia et discordia in humano genere (1529, Adiskidetasuna eta haserrea gizadian)
  • De causis corruptarum artium (1531, Filosofiaren endekatzearen kausak)
  • De anima e vita (1538, Arima eta bizitza).

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Luis Vives