Joan Batista Agirre
- Artikulu hau idazle asteasuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
Joan Batista Agirre Elola[1] (Asteasu, Gipuzkoa, 1742 - ib., 1823ko maiatzaren 17a) euskal idazlea izan zen.
Joan Batista Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Asteasu, 1742 |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Asteasu, 1823ko maiatzaren 17a (80/81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak |
euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Literaturaren Zubitegiko fitxa | 330 |
BizitzaAldatu
Apaiz egin ondoren, bere herriko parrokoa izan zen bizitza guztian. Idazle honen berri, gauza gutxi dakigun arren, jakina da garaiko zenbait euskaltzalerekin harremanak izan zituela, hala nola Juan Antonio Mogelekin.
Hizkuntzaren maisu, «agian, 1880 urte aurreko gipuzkoar idazle zaharretarik onena» (Villasante, 1979, 224. or.).
ObraAldatu
Idazkiak: Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac, lenvizico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai, Tolosa, 1803. Kristaubide aski luze hau (400 orri) oso erabilia izan da Gipuzkoan, behin eta berriro argitaratua izan delarik.
Agirreren bigarren liburuan haren sermoiak biltzen dira, beraien ondoren latinezko ohar ugari dakarrelarik. Hiru liburukik osatzen dute obra hau: 1) Jesu Cristoc bere Elizari utzi ciozcan zazpi Sacramentuen gañean Eracusaldiac; 2) Jaungoicoaren Legueco Amar Aguinteen gañean Eracusaldiac; c) Jesucristo eta Virgiña chit Santaren Misterioen, eta beste cembait gaucen gañean Eracusaldiac. Obra hau Tolosan argitaratu zen Agirre hil eta hogeita zazpi urtera, 1850ean.
Obra biok gipuzkeraz idatziak dira, Goierri eta Beterriko hizkeretatik bietatik duen hizkuntzan.
Idazlanen zerrendaAldatu
ErlijioaAldatu
- Confesioco eta Comunioco Sacramentuen gañean Erakusaldiac lenvicico Comunioraco prestatu bear diran Aurrentzat, eta bidez Cristau acientzat ere bai (1803, F. Lama)
- Jesu-Cristoc bere Elizari utzi ciozcan Zazpi Sacramentuen gañean Erakusaldiac (1850, A. Gorosabel)
- Jaungoicoaren Legueco Amar Aguinteen gañean Erakusaldiac (1860, A. Gorosabel)
- Jesucristo eta Virgiña chit Santaren Misterioen eta beste cembait gaucen gañean Erakusaldiac (1850, A. Gorosabel)
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturakAldatu
- Joan Batista Agirre, Literaturaren Zubitegia.