Joan-Miquèu Dordeins

idazle espainiarra

Joan-Miquèu Dordeins[1] (Baiona, 1954ko uztailaren 22a -) Lapurdiko hiriburuan jaio eta Bearnon bizi den irakasle eta okzitanierazko idazlea da.

Joan-Miquèu Dordeins
Bizitza
JaiotzaBaiona1954ko uztailaren 22a (69 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
gaztelania
euskara
okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Biografia aldatu

Baionan jaioa, azken 15 urteetan irakaslea da Bearnon. Lurralde okzitaniar honetako Arganhon herrian bizi da.[2]

Calams Bearnés literatura-lehiaketan lortu zuen sariak bultzatu zuen idaztera. Batez ere haurrentzat idazten du, ikasle dituenentzat zein calandreta edota eskola publikoko frantses-okzitaniera adar elebidunetan daudenentzat.[3]

1990eko urriaren 27an Dordeins Nicole Denisekin ezkondu zen Bokaleko Herriko Etxean; gertaera sozial hori okzitanieraren aldeko aldarrikapena ere izan zen, oc ("bai", alegia) esanez ezkondu baitziren nahiz eta hizkuntza horrek inolako ofizialtasunik ez izan.[4]

2010ean IEOk antolatzen duen gazteentzako literatura lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen Lo Pacte lanarekin; horrela liburua IDECO IEOren argitaletxeak argitaratua izateko eskubidea lortu zuen.[5]

Lanak aldatu

Liburuak aldatu

Lau liburu argitaratu dizkiote:

Ipuinak aldatu

País gascons aldizkari bearnotarrean zenbait elelabur argitaratu zaizkio:

Biak Escrivans idazle liburuan[7] (Maiatz-Per Noste, Baiona-Ortheze, 2010; ISBN 2-906241-64-4) irakur daitezke, okzitanierazko jatorrizko bertsioan eta euskarara itzulia.

Hizkuntzaz aldatu

  • Teach Me hizkuntzak ikasteko Gaskoiniako okzitanierari dagokion liburuaren egilea da Patrick Guilhemjoanekin batera; Per Noste elkarteak argitaratua.[8]
  • Liburu osoez gain okzitanieraren gainean bestelako kolaborazioak ere egin izan ditu, adibidez hiztegigintzaz jaioterriko Baionan argitaratzen den Lapurdum aldizkarian frantsesa-okzitaniera hiztegi baten harira.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. Frantsesez ofizialki Jean-Michel[Betiko hautsitako esteka], bere liburuak Joan-Miquèu sinatzen ditu.
  2. Idazle zerrenda[Betiko hautsitako esteka] Ostal Sirventés elkartearen webgunean.
  3. Escrivans idazle liburua, Maiatz-Per Noste, Baiona-Ortheze, 2010): ikus 27.or.
  4. Bokaleri buruzko datu batzuk Val d'Adour Maritime elkartearen webgunean.
  5. Sarien banaketa IEOren webgunean.
  6. Liburua La Poesia. Ostal d'edicion pels joves webgunean.
  7. Euskal eta okzitanierazko 23 idazleren testuen bilduma da; lan guztiak bi hizkuntzetan agertzen dira.
  8. Liburuaren erreferentzia.
  9. Lapurdum aldizkariaren webgunea.

Ikus, gainera aldatu