Joachim du Bellay (Liré, Anjou, 1522 aldean - Paris, 1560ko urtarrilaren 1a) poeta frantsesa izan zen.

Joachim du Bellay

Bizitza
JaiotzaLiré, 1522
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1560ko urtarrilaren 1a (37/38 urte)
Hobiratze lekuaParisko Notre-Dame katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaJean III du Bellay
Familia
Leinuadu Bellay family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPoitiersko Unibertsitatea
Hizkuntzaklatina
frantses ertaina
Irakaslea(k)Jean Daurat (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea, literatura-kritikaria eta poeta
Lan nabarmenak
KidetzaPleiadea
MugimenduaPleiadea

Musicbrainz: 777c52d9-615b-4d03-893a-a26801918571 Discogs: 661788 IMSLP: Category:Du_Bellay,_Joachim Edit the value on Wikidata

Bizitza eta lanak aldatu

Zuzenbidea ikasi zuen Poitiersen eta 1547an Pierre de Ronsard ezagutu zuen. Haren joera humanista bere eginik, Parisa aldatu zen eta Coqueret ikastegian sarturik (1547-1549) Jean Dorat helenistaren irakasle izan zen. 1549koa da haren Défense et Illustration de la langue française; bertan Ronsard buru zuen La Pléiade taldearen helburu poetikoak azaltzen ditu. Petrarka eredu harturik, 1551ean hasiera eman zion L´Olive soneto sailari.

1550-1552 bitartean gaixotasun larri batek hartu zuen. Ondoko lau urteak (1553-1557) Erroman eman zituen Jean du Bellay osaba kardinalaren zerbitzuan. Honetan oinarriturik lau liburu argitaratu zituen 1558an: Les antiquités de Rome; Regrets, autorearen libururik behinena; Divers Jeux rustiques eta Poemata, azken hau latinez. Azkenik, hil aurretik Le poète courtisan izeneko satira egin zuen.

Du Bellay, Ronsarden ondoren, La Pléiade taldeko poetarik garrantzitsuena da eta forma-perfekzio beteena lortu zuenetariko bat. Aldizka elegia eta satira maisutasun handiz erabiltzen badaki, duen xarma hunkigarriari esker lirismo erromantikoa iragartzen duelarik.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joachim du Bellay