Ireki menu nagusia

João Carlos Gregório Domingos Vicente Francisco de Saldanha Oliveira e Daun, Saldanhako 1. dukea (Azinhaga, 1790eko azaroaren 17a - Londres, Ingalaterra, 1876ko azaroaren 21a) portugaldar politikaria eta militarra izan zen.

João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea)
Saldanha.PNG
enbaxadore


Ministro

Bizitza
Jaiotza Azinhaga Itzuli1790eko abenduaren  17a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Londres1876ko azaroaren  21a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak portugesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, diplomazialaria eta gudaria
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Cartista Itzuli
AssinaturaSaldanha.svg

BiografiaAldatu

Frantziarekin aliatu zen eta ingelesek atxilotu zuten 1810ean. Brasilera joan zen Joan erregearekin, eta hark Rio Grande do Sul estatuko gobernari izendatu zuen 1821ean. Portugalera itzuli zenean Portoko gobernaria izan zen (1826) eta Gerrako ministro izendatu zuten hurrengo urtean. 1836. urteko iraultzaren ondorioz, erbesterako bidea hartu behar izan zuen, eta hamar urtez enbaxadore izan ondoren (Londres, Madril, Viena) gobernuburu izan zen 1846-1849 urteetan, Costa Cabral aginpidera iritsi zen arte, hain zuzen. Ingelesen laguntzaz aginpidetik egotzi zuen Costa Cabral eta bera jarri zen gobernuburu, baina hasieran lagundu zioten ezkertiarrekin arazoak izan zituen, eta oposiziora igaro behar izan zuen. Erroman (1862-1869) eta Parisen (1869) enbaxadore izan ondoren, Portugalera itzuli zen eta estatu-kolpe baten bultzatzaile izan zen 1870. urtean. Aurreko agintariak karguetatik kendu ondoren, Londresen izan zen enbaxadore hil zen arte.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Oliveira e Daun (Saldanhako dukea)