João Figueiredo
João Baptista da Oliveira Figueiredo (Rio de Janeiro, Brasil, 1918ko urtarrilaren 15a - 1999ko abenduaren 24a) brasildar politikari eta militarra izan zen.
Biografia
aldatu1964ko mugimendu militarrean parte hartu zuen. 1979tik aurrera gobernuko lehendakaria izan zen 1985 arte, eta liberalizazio politikoa bultzatu zuen (amnistia eman zien erregimen militarraren aurka agertu zirenei). Gobernuan zegoelarik, alderdi politikoak antolatu ziren berriro herrialdean. Estatuen gobernuetarako hauteskundeetan (1982), oposizioak postu garrantzitsuak lortu zituen, eta Parlamentuan ere presentzia handiagoa izan zuen. Konstituzioa erreformatzeko eta Errepublikako lehendakaritzarako zuzeneko hauteskundeak egiteko presio handia izan zuen arren, zeharkako hauteskunde-sistemari eutsi zion gobernuak. Arlo ekonomikoan, Latinoamerika osoari eragin zion atzerakada ekonomikoari aurre egin behar izan zion Brasilek.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: João Figueiredo |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.