Jin dinastia (1115-1234)

Jin dinastia (1115–1234)» orritik birbideratua)

Jin dinastia (txinera tradizionalez: 金朝; pinyinez: Jīn cháo, jurchenez: Anchun Gurun), ofizialki Jin Handia deitua, Waynan klaneko jurchen mongolek Txina konkistatu ostean sortu zuten dinastia da.

Jin dinastia (1115-1234)
Geografia
HiriburuaHuining Prefecture (en) Itzuli, Zhongdu (en) Itzuli eta Kaifeng Fu (en) Itzuli
45°30′4″N 126°58′26″E
KontinenteaAsia
Administrazioa
Demografia
Talde etnikoak
Historia
Sorrera data: 1115 (egutegi gregorianoa)
Bestelako informazioa
Artikulu hau 1115 eta 1234 arteko dinastiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jin dinastia».

1115ean sortu zen Mantxuria iparraldean, noiz Waynan klanaren buru zen Wuyuanen gidaritzapean, Txinako enperadore izendatu zuen bere burua, Taizu izenarekin. Wanyan hil zenean (1123), bere seme eta oinordekoa zen Wenliek, Taizong izen inperiala hartu zuenak, 1125ean arrakastaz suntsitu zuen Mantxuria eta Txinako iparraldeko muga hainbat mendez gobernatu zituen Liao dinastia. 1127ko urtarrilaren 9an, Wenlieren Jin indarrek, iparraldeko Song dinastiako hiriburua zen Kaifeng arpilatu zuten, Qinzong enperadore berria harrapatuz. Kaifeng erori zenean, songtarrek, hegoaldeko Song dinastia oinordekoaren gidaritzapean, hamarkada bat baino gehiagoz jarraitu zuten borrokan Jin boterearen aurka, azkenean 1141ean bake hitzarmen bat sinatuz, eta 1142an Txinako iparralde osoa Jinen esku utziz.

Txinako iparraldea menderatu ondoren, Jin dinastia pixkanaka Txinako kulturara egokitzen joan zen, hiriburua Mantxuria iparraldeko Huining Futik (egungo Harbindik hegoaldera) Zhongdura (egungo Pekin) aldatuz. XIII. mendearen hasieran mongoliarren presioa iparraldetik sentitzen hasi zen. 1214an Jin dinastiak bere hiriburua Kaifengera mugitu zuen mongoliarrengandik ihes egiteko, baina Ogedei Khanana buru zuen mongol inperioaren eta hegoaldeko Song dinastiako bere aliatuen indarrpean, 1234an dinastia erori zen.

1616an, Nurhaciren gidaritzapean zeuden mantxuek ondorengo Jin dinastia eratu zuten, dinastia honetatik izena hartuz. 1636an ondorengo Jina Qing dinastia deitu zuten, eta Txinaren konkista jarraitu zuen, Txina inperialaren azken dinastia bihurtuz.

Enperadoreen zerrenda aldatu

Jin dinastiako enperadoreak (1115–1234)
Tenplu izena Hilondoko izena1 Jurchen izena Txinatar izena Agintaldia Era eta urteak
Taizu (txinera tradizionalez: 太祖) Wuyuan (txinera tradizionalez: 武元) Aguda (txinera tradizionalez: 阿骨打) Min (txinera tradizionalez: ) 1115–1123 Shouguo (txinera tradizionalez: 收國; 1115–1116)
Tianfu (txinera tradizionalez: 天輔; 1117–1123)
Taizong (txinera tradizionalez: 太宗) Wenlie (txinera tradizionalez: 文烈) Wuqimai (txinera tradizionalez: 吳乞買) Sheng (txinera tradizionalez: ) 1123–1135 Tianhui (txinera tradizionalez: 天會; 1123–1135)
Xizong (txinera tradizionalez: 熙宗) Xiaocheng (txinera tradizionalez: 孝成) Hela (txinera tradizionalez: 合剌) Dan (txinera tradizionalez: ) 1135–1149 Tianhui (txinera tradizionalez: 天會; 1135–1138)
Tianjuan (txinera tradizionalez: 天眷; 1138–1141)
Huangtong (txinera tradizionalez: 皇統; 1141–1149)
Ez dago Digunai (txinera tradizionalez: 迪古乃) Liang (txinera tradizionalez: ) 1149–1161 Tiande (txinera tradizionalez: 天德, 1149–1153)
Zhenyuan (txinera tradizionalez: 貞元; 1153–1156)
Zhenglong (txinera tradizionalez: 正隆; 1156–1161)
Shizong (txinera tradizionalez: 世宗) Renxiao (txinera tradizionalez: 仁孝) Wulu (txinera tradizionalez: 烏祿) Yong (txinera tradizionalez: ) 1161–1189 Dading (txinera tradizionalez: 大定; 1161–1189)
Zhangzong
章宗
Guangxiao (txinera tradizionalez: 光孝) Madage (txinera tradizionalez: 麻達葛) Jing (txinera tradizionalez: ) 1189–1208 Mingchang (明昌; 1190–1196) 
Cheng'an (承安; 1196–1200) 
Taihe (泰和; 1200–1208)
Ez dago Ezezaguna Yongji (txinera tradizionalez: 永濟) 1208–1213 Da'an (txinera tradizionalez: 大安; 1209–1212)
Chongqing (txinera tradizionalez: 崇慶; 1212–1213)
Zhining (txinera tradizionalez: 至寧; 1213)
Xuanzong
宣宗
Shengxiao (txinera tradizionalez: 聖孝) Wudubu (txinera tradizionalez: 吾睹補) Xun (txinera tradizionalez: ) 1213–1224 Zhenyou (貞祐; 1213–1217) 
Xingding (興定; 1217–1222) 
Yuanguang (元光; 1222–1224)
Aizong (txinera tradizionalez: 哀宗, ofiziala)
Zhuangzong (txinera tradizionalez: 莊宗, ez ofiziala)
Minzong (txinera tradizionalez: 閔宗, ez ofiziala)
Yizong (txinera tradizionalez: 義宗, ez ofiziala)
Ez dago Ningjiasu (txinera tradizionalez: 寧甲速) Shouxu (txinera tradizionalez: 守緒) 1224–1234 Zhengda (txinera tradizionalez: 正大; 1224–1232)
Kaixing (txinera tradizionalez: 開興; 1232)
Tianxing (txinera tradizionalez: 天興; 1232–1234)
Ez dago Ez dago Hudun (txinera tradizionalez: 呼敦) Chenglin (txinera tradizionalez: 承麟) 1234 Shengchang (txinera tradizionalez: 盛昌; 1234)
1: Hilondoko izen osoak jakiteko, enperadore bakoitzaren artikulura jo.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.