Jesus Mari Arambarri

futbolari espainiarra

Jesus Mari Aranbarri Otxoa (Arrasate, Gipuzkoa, 1948ko apirilaren 20a - ) futbolari ohia da, Errealean eta Alavésen ibilitakoa.[1] Aurrelaria izan zen eta Puertollanoko igoerako partidan gola sartzeagatik gogoratzen da.

Jesus Mari Arambarri
Bizitza
JaiotzaArrasate1948ko apirilaren 20a (75 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Real Sociedad B /
 
Arambarriren gol historikoa "Puertollanoko igoeran".

Ibilbidea aldatu

Herriko Mondragon CF taldean hasi zen jokatzen eta 1966an Sansek fitxatu zuen. Aurreneko denboraldi horretan 3. mailan 21 gol sartu zituen 25 partidatan.

Talde nagusiko Andoni Elizondo entrenatzaileak denboraldiko azken partidan debutatu arazi zuen, izan ere Rafael Mendiluce aurrelari titularra lesionatua baitzegoen. Partida hura Puertollanon izan zen eta Errealak lehen mailara igotzea jokatzen zuen. Calvo Sotelo taldea 2-0 aurreratu zen, ondoren Boronatek gola sartu eta bukatzeko 9 minutu falta zirela Arambarri bera izan zen gola sartu zuena.[2] Horri esker Erreala lehen mailara igo zen hurrengo 40 urtetarako.

Errealean hasiera bikaina izan bazuen ere hurrengo bost denboralditan ez zuen asko jokatzerik lortu, 43 partida baino ez, eta hauetan 11 gol sartu zituen.[1] 1972an taldearekin kontratua amaitu eta Deportivo Alavések fitxatu zuen. Hirugarren mailan zegoen taldea eta 1974an bigarren mailara igo zen.[3] 1975ean taldeak fitxaketa aipagarria egin zuen, Jorge Valdano. 19 urte baino ez zituen artean argentinarrak[4] eta harekin batera jokatu zuen aurrelari postuan Arambarri beteranoak. Hurrengo urteetan lortu zuen emaitza onena 1977ko zortzigarren postua izan zuen. Jokalari gisa erretiroa hartu ondoren hurrengo bi urtetan Alavéseko entrenatzaileordea izan zen "Txutxi" Arangurenen esanetara.[5]

Taldeak aldatu

Hona hemen Jesus Mari Arambarri jokatzen aritu zen taldeen zerrenda:[6]

Atalburuko testua Atalburuko testua
Mondragon CF -1966
Sanse 1966-1967
Real Sociedad 1967-1972
Deportivo Alavés 1972-1978

Oroimena aldatu

2021eko urtarrilean, Deportivo Alavésen mendeurrena eta Naipes Heraclio Fournier karta lantegiaren 150. urteurrena ospatzeko Alavésen historiako jokalari onenez osaturiko karta-jokoa atera zen. "1eko urreak" zalegoa ordezkatzen du eta gainontzeko 39 kartetan klubeko jokalari onenak daude. Hauen artean Jesus Mari Arambarri ere agertzen da.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Arambarri, Jesús María Arambarri Ochoa - Futbolista» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  2. «Puertollanon igoera lortu zuten Realeko jokalari ohiek bazkaria izan dute - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  3. (Gaztelaniaz) «Arambarri no olvida la emoción de llevar flores a la Virgen Blanca | Alavés - Web Oficial» Arambarri no olvida la emoción de llevar flores a la Virgen Blanca | Alavés - Web Oficial (Noiz kontsultatua: 2021-03-20).
  4. (Gaztelaniaz) «Valdano: 'Pensaba que me encontraría con Lola Flores en Vitoria'» Mundo Deportivo 2021-01-20 (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  5. (Gaztelaniaz) «Sudaron por una camiseta» El Correo 2011-06-05 (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).
  6. (Gaztelaniaz) «Jesús María Arambarri - Perfil del jugador» _ (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).[Betiko hautsitako esteka]
  7. «Mendeurrenaren karta-sortak hainbat belaunaldi batzen ditu zale guztien oroitzapenerako» Centenario Deportivo Alavés 2020-12-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-25).

Kanpo estekak aldatu