Ireki menu nagusia

Jesús Loza

Jesus Loza» orritik birbideratua)

Jesús Loza Aguirre (Gasteiz, 1952ko abenduaren 24a) arabar mediku eta politikaria da. VII. eta VIII. legegintzaldiko PSE-EEko eusko legebiltzarkidea da. Arabako PSEko Batzorde Eragileko kidea ere bada. 1987tik 1997 arte Arabako Ongizateko Foru diputatua izan zen, eta 1997tik 1998 arte Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuordea. Medikuntzan lizentziaturik, sendagilea da ogibidez.

Jesús Loza
(Jesús Loza) Pedro Sánchez asiste a un homenaje a Clara Campoamor.jpg
Gobernuaren ordezkaria Euskal Autonomia Erkidegoan

2018ko ekainaren 25a -
Javier de Andrés
Bizitza
Jaiotza Gasteiz1952ko abenduaren 24a (66 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak medikua, hematologoa eta politikaria
Kidetza PSE-EE
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Espainiako Langile Alderdi Sozialista

Hainbat urtez Fernando Buesa Fundazioko presidenteorde izan da. Txagorritxuko erietxeko zuzendaritzan aritu zen lanean. Patxi Lopez lehendakaritzara heldu zenean, berriz, Elkarbizitzarako ordezkari izendatu zuen.[1] 2018ko ekainean, Gobernuaren ordezkari Euskal Autonomia Erkidegoan izendatu zuten.

ErreferentziakAldatu


  Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.