Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria

Joanes Leizarragaren itzulpen lan kristau erreformatua

Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria[1] Joanes Leizarraga lapurtar apaiz protestanteak Arroxelan 1571n argitaratutako liburua da, Itun Berriak euskaraz izan duen lehen bertsioa.

Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria
Leizarraga biblia 01.png
Datuak
IdazleaJoanes Leizarraga (1571)
Argitaratze-data1571
GeneroaErlijioa
HizkuntzaEuskara

Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren aginduei segituz, Bearnoko protestanteen sinodoak Itun Berria eta beste hainbat testu erlijioso protestante euskaratzeko eskatu zion Leizarragari. Egitasmo horren barruan hiru liburu argitaratu ziren guztira, hirurak Arroxelan (Frantzia), 1571n: Jesus Krist gure Jaunaren Testamentu Berria, Kalendrera eta ABC edo Kristinoen instrukzionea[2].

Euskara batu klasikoaAldatu

Leizarraga Vulgataren frantsesezko itzulpenean oinarritu omen zen bererako,[3] baina baliteke bertsio bat baino gehiago baliatu izana, latinezkoa barne. Bestalde, badirudi lau laguntzaile izan zituela, bera taldearen zuzendari izanik: Sanz Tartas, Piarres Landetxeberri eta Tardetz zuberotarrak, eta Joanes Etxeberri lohitzundarra.

Esan izan da orduko Ipar Euskal Herrian egiten ziren hizkerak bildu nahi izan zituztela euskara batu antzeko batean, baina alderdi hori ikertzeke dago. Nolanahi ere, egia da sistematikotasuna nabari dela oro har itzulpenean, baina aldaerak ere ageri dira, beharbada laguntzaileen hizkera ezberdinen ondorioz.

Idazlan horretan, lau ebanjelioen egileen izenak Matheu, Mark, Ioan eta Luk dira. Apostoluak, berriz, Paul, Pierris, Iakes eta Iuda.

AleakAldatu

Julien Vinsonen esanetan, 1907an liburuaren 26 ale zeuden arren, egun 12 besterik ez dira geratzen: Euskaltzaindiak 2008an bat erosi zuen[4]; zortzi biblioteka publikoetan daude, eta beste hiru bilduma pribatuetan[2].

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskara