Jessica Walsh (New York, 1986ko urriaren 30a) estatubatuar diseinatzaile grafikoa, arte zuzendari eta ilustratzaile da.

Jessica Walsh

Bizitza
JaiotzaNew York1986ko urriaren 30a (37 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaNew York
Ridgefield (Connecticut)
Familia
Ezkontidea(k)Zak Mulligan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaRhode Island School of Design (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakdiseinatzaile grafikoa
Enplegatzailea(k)School of Visual Arts (en) Itzuli
Pentagram (en) Itzuli
Print (en) Itzuli

Facebook: jessicavwalsh Twitter: jessicawalsh Instagram: jessicavwalsh Pinterest: jessicawalsh Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Ridgefieldetik hurbil hazi zen (Conneticut). Beste alde batetik, Sagmeister & Walsh agentzia sortzailearen kideetako bat da. Jessica Walsh 11 urte zituenetik hasi zen diseinuaren munduan ikertzen. Garai horretan bazekien iada web programazioari buruz. Geroago, diseinu grafikoa ikasi zuen Rhode Islandeko Diseinu eskolan (RISD). Jessica Walshen lanak bereizgarri dira artisautza, argazkilaritza eta pintura elkartzeagatik diseinu digital eguneratuenarekin. Branding, tipografia, web-orri diseinuetan eta arte instalazioetako lanetan oinarritu da.

2008.urtean RISDeko titulua lortu ondoren, New Yorkera bizitzera joan zen. Ia urte bat luze eman zuen han Pentagram-en praktikak egiten. Bi eskaintza izan zituen; alde batetik, Appleen diseinatzaile grafiko gisa eta beste aldetik Pentagrameko Paula Scher-en bekaduna izateko aukera. Walshen erabakia, Pentagramen lan egitea izan zen. Bere helburua beti izan zen bere diseinu estudioa zabaltzea. Beraz, hori egin baino lehen, bere eskuetan zegoen guztia egin nahi zuen diseinuari buruz ikasteko. Agentzian denbora pasatzen zen heinean, bere lanak proiektu autonomoen bidez garatu ziren. Bere lanak eragin handia izan zuten Public Theater irudiaren sortzailean.

Print aldizkariaren zuzendariak, zuzendari artistiko bat behar zuenean Paula Scherrek Jessica Walsh proposatu zion. Postu hau onartzeak, bere estiloa garatzeko erabakigarria izan zen. Aldizkarian 2008an sartu zen. Aldizkariaren ekonomia ez zuen oso ondo funtzionatzen garai horretan. Beraz, proiektuetarako aurrekontua oso eskasa zen. Printen lan egiten egon zen garaian, azalen kontzeptuaz arduratu zen, berritzeko esfortsu handia egin zuen. Oso garrantzitsua izan zen “Regional Design Annual”erako egin zuen lana. Horretan errepresentatu zituen AEBko herrialdeak figura batzuen bitartez. Beste lan aipagarri bat “30 under 30” izan zen. Print-en barnean, Walshek eskolan garatzen hasi zituen ikasketak, garatu zituen eta honi esker, diseinuaren sektorean ezaguna bihurtu zen. Gutxika beste marka batzuekin lan egiten hasi zen, gero eta enkargu gehiago zituen eta honi esker portfolio osatu bat lortu zuen. Bere lan askotan, bere besoak margotzen zituen. Lan honi esker, beste pertsonen gorputzak margotzea lortu zuen. Bere estiloa finkatu ondoren interesa galdu zuen. Gainera hainbat liburuetarako proiektuak ilustratu ditu, baita aldizkariak eta egunkariak ere. Haien artean, “The New York Times” eta “New York Times Magazine”.

Beste diseinatzaile gazte batzuk hasi ziren bere kolore ugariko argazki-ilustrazio estiloa egiten. Jessica Walshek ez zuen nahi estilo batera lotuta egon bere karrera osoan zehar, eta batez ere, modan jarri bazen. Horregatik, bere ikuspuntua aldatzea erabaki zuen, eta markaren estrategia eta erakundeen diseinura zuzendu zen. Momentu horretan 2010ean, Stefan Sagmeisterrekin lan egiten hasi zen 2012an. Sagmeister&Walsh-en biluzia bere proiektuen lan bat da. Bi urte lan egiten zeramala, bere aurkezpen ofizialean biluzik agertu ziren. Honen bidez, enpresaren izen aldaketa aurkeztu zuten. Hala ere, bere kolore biziko estiloa ez da guztiz galdu. Oraindik ere, erabiltzen dute estilo hori baina ez du bere lan-ibilbidea bereizten.

Bere lanen bidez, hainbat sari irabazi ditu. Nabarmenak dira, Type Director ́s Club, Art Director ́s Club, SPD, Print, New Yorker Festivals, D&AD, TDC Tokyo eta Graphis beste askoren artean. Forbesen “30 under 30” publikazioan barne sartu zaio eta ADC Young Gun-en baita. Gaur egun hitzaldiak ematen ditu diseinuari eta sorkuntzari buruz munduko hainbat unibertsitateetan. Aldi berean, Diseinu eta Tipografia irakasle da New Yorkeko Ikusizko Arteen Eskolan.

Haien bezeroen Artean hauek daude: Barneys, Fugue, el Museo Judío, Kia, The New York Times, Levi’s, Adobe, Aishti & Aizone eta Frooti, beste hainbaten artean. Jessica Walsh ezaguna da baita 40 Days of Daiting proiektuagatik. Honetan Timothy Goodman diseinatzailearekin lan egin zuen. Proiektu hau maitasunaren arazoak gainditzeko gaitasunetik dator. Blog batean dokumentatu zuten esperimentu guztia. 2013an 10 milioi bisita baino gehiago izan zituena.

Urte horretan bertan, Warner Brothers filmaren eskubideak erosi zituen, gidoia Lorene Scafaria idatzia eta zuzendari gisa Michael Sucsy. Jessica Walsh '40 Days of Daiting liburuaren egilekide da.

Aurkezpenak aldatu

  • Sagmeister: Another Show About Advertising and Promotion Materials, Les Arts Décoratifs, The Louvre, Paris, France, 2011-12.
  • The Happy Show, Institute of Contemporary Art, Philadelphia, PA; Museum of Contemporary Art, Los Angeles, CA; Chicago Cultural Center, Chicago, IL; Design Exchange, Toronto, ON, 2012
  • Six Things: Sagmeister & Walsh, The Jewish Museum, New York, NY, 2013