Jerònima Galés

XVI. mendeko inprimatzaile valentziarra

Felipa Jeronima Galés (? - Valentzia, 1587ko urria) XVI. mendeko inprimatzaile ezaguna izan zen, bere lanbidea Valentzian garatu zuena. Joan Mey eta Pedro de Huete inprimatzaileen emaztea eta alarguna izan zen, eta semeak, Joan Felip i Pere Patrici, ere inprimatzaileak izan ziren.

Jerònima Galés
Bizitza
JaiotzaValentziako Erresuma, XVI. mendea
HeriotzaValentzia1587ko urria ( urte)
Familia
Ezkontidea(k)Joan Mey (en) Itzuli
Pedro de Huete (en) Itzuli
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakinprimatzailea

Bizitza eta lana aldatu

Ez dira ezagutzen Jerónima Galesen jatorria eta izaera. Antza denez, hamasei eta hogei urte bitartean Joan Meyrekin ezkondu zen. Joan Mey jatorri flamenkoko inprimatzaile ospetsua zen, tipografia grekoa ekarri zuen eta estilo aldinoko karaktereak —Aldo Manuzio inprimatzaile italiarrak sorturiko estilo tipografikoa— erabili zituen.[1]

1550eko otsailaren 12an, Joan Meyk testamentua egin zuen; bertan Jerónima Galès emaztea oinordeko unibertsala izendatu zuen eta garai hartan zituzten seme-alabak (Àngela Serafina, Ysabet Scolàgica, Joan Felip i Anna Ypòlita) mantentzeko eta hezteko agindua eman zion eta baita enpresa tipografikoaren mantentze-lanei buruzko jarraibideak ere.[2] 1550. urtean bertan hasi zen Jerónima Galés agertzen dokumentuetan, senarraren laguntzaile eta inprimatzaile gisa.[3]

1552. urtearen erdialdean, Joan Mey Alcalá de Henaresera joan zen inprimategi bat zabaltzeko. Inprimategi berria, 1554. urtera arte, martxan egon zen bitartean, Valentzian, Jerónima Galés emaztea arduratu zen familiaren negozioaz.[4] Hiru urte horietan familia-enpresako prentsetan hainbat lan inprimatu ziren; ondokoak, besteak beste:

  • Marco Aurel-en Libro primero de arithmética algebrática (Aritmetika algebraikoaren lehen liburua - 1552).
  • Zizeronen Pro lege Manilia oratio (1552).
  • Francesc Joan Masen Epitome libri de copia verborum Erasmi Roterdami (1552).
  • Pere Joan Nunyes-en Institutiones oratoriae (1552), Oratio de causis obscuritatis Aristoteleae, et de illarum remedijs (1554) eta Institutionum physicarum quatuor libri priores collecti methodicus ex decretis Aristotelis (1554).
  • Baltasar Manuel BourenDe sphaera mundi libri tres (1553).
  • Galenoren De urinis liber spurius Jano Cornario interprete (1553).
  • Petrus Ramusen Institutionem dialecticarum (1553).
  • Juan Lorenzo Palmirenoren Aphthonii clarissimi rhetoris progymnasmata (1553).
  • Oronce Finéren De mundi sphaera (1554).
  • Jerónimo Sampedroren Segunda parte de la cavalleria celestial de las hojas de la rosa fragante (1554).
  • Anselm Turmedaren Libro compuesto por fray Anselmo Turmeda (1554).[5]
 
Apposita M.T. Ciceronis collecta (1556) obraren azala, Pere Joan Nunyesen bilduma.

1556ko urtarrilaren 1ean, senarra hil ondoren, Lluís Joan Vaziero familiako notarioak testamentua argitara eman zuen Jerónima Galés-ek eskaturik. Alarguna izanik, inprimategiaren zuzendaritzaren ardura hartu zuen. Handik aurrera, Joan Meyren alargun gisa egin zituen inprimatze lanak, edo, besterik gabe, senarraren izenean, izen hori inprimategia identifikatzen zuen prestigiozko marka baitzen eta mantendu egin behar zen, baita Jèronima bigarren aldiz ezkonduta egon ondoren ere. Era berean, alargun zegoen bitartean, Jerónima Galések inprimatzaile ofizial gisa jardun zuen, bere dotea eta ezkontzan lortutako irabaziak bereak zituen, eta bera zen prokurazioak, kontratuak, karguak, ahalmenak eta albaranak sinatzen zituena, eta, gainera, Valentziako Udal Kontseiluak senarra bizirik zegoela ezarritako diru-laguntzak —30 libera urtean— berak jasotzen zituen, eta baita hiri horretako Ospitale Nagusiaren enkarguak ere.[6]

Enpresa zuzentzen zuenean, Jerónima Galèsek senarrak planifikatutako argitalpen-proiektuarekin jarraitu zuen eta bezero kopurua handitzea lortu zuen, inprentaren jarraipena beste bi belaunalditarako ziurtatuz. Aipatutako argitalpen-proiektuak berekin zekarren erakunde ofizialak —zibilak, elizakoak eta unibertsitatekoak— eta profesional liberalak bilatzea, eta horrela, bezero-sorta zabaldu zuen, erromantzean eta erlijio-lanetan egindako komediak eta herri-istorioak eta formatu txikiko deboziokoak argitaratuz.[7]

Senarraren heriotzak ez zituen prentsak geldiarazi; hala, 1556tik Pedro Huetekoarekin 1559an ezkondu arte, hainbat lan garrantzitsu argitaratuko zituen:

  • Zenbait humanista nabarirenak, hala nola, Pere Joan Nunyes-en Institutiones grammaticae linguae graecae (1556) i Alphabetum graecum (1557) eta Miquel Joan Pasqual-en Morborum internorum fere omnium et quorundam externorum curatio brevi methodo (1556) de Miquel Joan Pasqual.
  • Obra erlijiosoak, adibidez, Tomàs Realen Breviarium secundum ritum sanctae ac devotae Cathedralis Ecclesiae Segobricensis (1556) eta Doctrina confessional per a les persones de órdens sacres y en alguns llochs útil a tots los altres confessants (1556), edo Summa de la doctrina christiana (1557), Domingo de Sotorena.
  • Klasiko greko-latindarren obrak, esaterako, Zizeronen Apposita (1556), Pere Joan Nunyesen bilduma
  • Erakundeen obrak, hala nola, Jaume I.aren Chronica o commentari del gloriosissim rey en Jacme, rey de Arago, de Mallorques e de Valencia (1557) eta Ramon Muntanerren Chronica o descripcio dels fets e hazanyes del inclyt rey don Jaume primer rey Darago, de Mallorques e de Valencia, e de molts de sos descendents (1558).[8][9]

Edozein familia enpresatan bezala, Jerònima Galésen seme-alabek ere lagundu zuten negozioaren martxan. Felipek, inprenta jarauntsi behar zuen semeak, aitaren testamentuan horrela ezarrita baitzegoen, urte horietan lanbidea ikasteari ekin zion. Hala, 1558ko urtarrilaren 17an, Muntaner-en Crònica-ren epilogoan bera agertzen zen inprimatzaile eta lanaren estanpazioaren arduradun gisa.[10][11]

1558 edo 1559 aldera, Jerònima berriro ezkondu zen Pedro Huetekoa zuzentzaile eta inprimailearekin, azken urteetan inprimategian izan zuen laguntzailerik hurbilena. Ez dirudi Jeronima arrazoi ekonomiko edo sozialek bultzatu zutenik harekin ezkontzera, senarrak egin zuen ekarpena, bere gaitasun teknikoaz gain, ez baitzen oso handia izan. Itxura guztien arabera, afektu-kontua izan zen. 1559ko otsailean bazeuden ezkonduta, eta ekainaren 19an, Valentzia hiriko kontseiluak 50 libreetara handitu zuen inprimategirako urteko diru-laguntza, eta, gainera, luzatu egin zuten senar-emazteak bizirik iraun bitartean.[12]

La impresora al lector

Puesto que.l mugeril flaco bullicio
no deve entremeterse en arduas cosas,
pues luego dizen lenguas maliciosas,
que es sacar a las puertas de su quicio.

Si el voto mío vale por mi officio,
y haver sido una entre las más curiosas,
que de ver e imprimir las más famosas
historias ya tengo uso y exercicio.

Iovio latino deste tiempo ha sido
el más rico escritor, y más ilustre
que ha visto ni verá el suelo toscano.

Y hale dado español y de más lustre
el docto Villafranca, agradescido
serás a él, y a mi lector humano.

Jerònima Galés (1562)

1559 eta 1581 artean, ezkontzak irauten duen bitartean, lan ugari atera zituzten. Garai horretan Pedro de Huetek zuzentzen du familia-enpresa. Nolanahi ere, lehen urteetan, 1568ra arte, inprentak Joan de Meyren izena zuen; eta gero, Pedro de Hueteren izenean agertzen hasi zen.[13][14][15] Urte horetan, Jeronima Galések ez zuen inprentarekiko harremana hautsi: langile berriak kontratatu zituen inprimategirako, Ospitale Orokorraren ordainketetan ere agertzen zen, eta bere soneto bat irakur daiteke Paolo Giovio-ren Libro de las historias y cosas acontecidas en Alemaña, España, Francia, Italia, Flandres, Inglaterra, reyno de Artois, Dacia, Grecia, Sclauonia, Egypto, Polonia, Turquia, India y mundo nuevo y en otros reynos y señorios, començando del tiempo del papa Leon y de la venida de Carlos quinto de España hasta su muerte (1562) liburuaren atarikoetan; bertan harro agertzen zen inprimatzaile gisa bere ezagutza eta eskarmentua frogatu zituelako eta aldarrikatzen zuen liburuaren munduko lanbidean emakume gisa bete zuen papera.[16][17][18][19]

1566ko abuztuaren 19an, Jeronima Galések, gaixorik zegoela, 1562ko testamentu batean —gaur egun gordetzen ez dena— ezarritako xedapen batzuk aldatu zituen. Testamentu berrian senarrak jaraunspena galtzen zuen, azken urteetan lortutako irabaziei esker beharrezkoa ez zuelako, eta haren seme Felip Mey oinordeko zuzentzat jotzen zuen eta Pedro de Huete seme-alaben tutore eta zaintzailetzat.[20] 1576ko irailaren 25ean Pedro de Huetek testamentua egin zuenean, emaztea oinordekotzat jozuen, baldin eta Valentzian inprenta mantentzen bazuen.[21]

 
Barbardino Gomez Miedesen De vita et rebus Iacobi I (1582) obraren azala.

1580ko abuztua eta urria bitartean, Pedro de Huete hil zen, eta Jerónima Galés berriro hasi zen familiaren inprenta zuzentzen, oraingoan Pere Patrici semearen laguntzarekin. Negozioaren jabetza-aldaketaren erdian, inprenta 1577an argitaratutako eta Gaztelara esportaturiko Missale romanum izeneko liburu baten saltze-eskubideen ordainketari buruzko auzi batean sartu zen. Handik gutxira, 1581eko urtarrilaren 29an, Jeronimak testamentua egin zuen berriro, eta Pere Patrici Mey izendatu zuen oinordeko, kondizio horretatik kenduz Joan Felip seme nagusia, lehenago diru-kopuru handiak jaso zituena, bai ikasketak jarraitzeko, bai Tarragonan bere inprenta jartzeko.[22][23]

Jerónima Galések, bere bigarren senarra hil zenean, berriro hasi zen enpresa zuzentzen, baina baita Pere Patrici semearen ondorengotza ere. Horren erakusgarri, Jeronimak Pere Patriciri ahalordeak eman zizkionean Kontseiluaren diru-laguntza kobratzeko eta baita misal batzuen inpresioa kobratzeko ere, edo Pere Patrici 1582an inprimatzaile gisa agertzen denean Bernardino Gómez Miedesek konpilaturiko Valentziako elizaren konstituzioen laburpene azalean eta inprimategiaren izen ofiziala, ordea, azken orrialdeko oharrean («Ex tipographia viduae Petri Huete»).[24]

1580. urtearen amaieran, prentsetatik atera ziren «Pedro de Hueteren alarguna» inprimategi-oina zuten lehen bi lanak: Bartolomeu Antist-en Consilium patrui, et nepotis Cosmi Clementis I.C. Valentini in causa ardua oppidi Andillae pro illustri don Hieronymo Diez Girono de Rebolledo in quo latissime dsputatur difficilis quaestro, an patruus in successione primogenii nepotem excludat, et pro nepote concluditur eta Almanach o pronostico de effectos que se espera, segun las configuraciones de los planetas, y estrellas que han de succeder en diversas partes del mundo, y particularmente en el horizonte, desta insigne ciudad de Valencia, en el año 1581.[25][26]

Geroago, Jerònima Galés hil arte, lantegi tipografikoak betiko argitalpen erritmoari eutsi zion. Hauek dira prentsetatik atera ziren obra batzuk:

  • Lan teknikoak edo unibertsitate-tratatuak, hala nola, Vicent Blai Garciaren Brevis epitome in qua praecipua rhetoricae capita (1581), Juan Lorenzo Palmirenoren El latino de repente (1582) eta Dilucida conscribendi epistolas ratio (1585), Joan Torrellaren Brevis ac compendiaria cyntaxis orationis institutio, ex variis scriptoribus collecta (1583), Antonio Juan Andreu de San Joséren Encomium eloquentissum et eruditissum philosophiae peripateticae (1584), Andreu Sempereren Prima Grammaticae Latinae instituto, tribus libris explicata (1586) eta Jaume Joan Falcóren Hanc circuli quadraturam inveniet (1587).
  • Lan politiko, eklesiastikoo edo sozialak, adibidez, Tomàs Cerdan de Talladaren Verdadero govierno desta monarchia, tomado por su propio subiecto la conservacion de la paz (1581), Bernardino Gómez Miedesen De vita et rebus gestis Iacobi I regis Aragonum, cognomento expugnatoris, libri XX (1582) eta gaztelerazko itzulpena La historia del muy alto e invencible rey don Iayme de Aragón, primero deste nombre llamado el Conquistador (1584), Juan González de Mendozaren Historia de las cosas más notables, ritos y costumbres del gran Reyno de la China, sabidas assí por los libros de los mesmos chinos, como por relación de los religiosos y otras personas que han estado en el dicho Reyno (1585) eta Synodus Diocesana Valentina (1585).
  • Klasiko greko-latindarrak, adibidez, Euripidesen Alcestis (1581).
  • Erlijio-obrak, esaterako, Vicent Justinià Antisten Verdadera relacion de la vida y muerte del padre fray Luys Bertran (1583), Juan Martínez Alegríaren Epitome eorum quae apud varios scriptores de Diis gentium leguntur (1584), Niccolò Sfondratiren Practica y exercicio espiritual de una sierva de Dios sacado a luz por la buena memoria (1585) eta Teresa Ávilakoaren Tratado llamado Camino de perfección (1587).
  • Entretenimenduko lanak, adibidez, Andrés Rey de Artiedaren Los amantes (1581)[27]

Jerònima Galések sei seme-alaba izan zituen Joan Meyrekin, eta haien berri izan dugu; Pedro de Hueterekin, ordea, ez zuen umerik izan. Aldi berean ama eta enpresaburua izanik, kezkatuta egon zen beren ondorengoen etorkizuna ziurtatzeko:[28]

  • Ángela Serafina Mey (1550 baino lehen-1581 baino lehen), Honorado Olzina liburu-saltzailearen emaztea.
  • Ysabet Scolàgica Mey (1550 baino lehen-1566 baino lehen).
  • Joan Felip Mey (1550 baino lehen-1612) Anna Mariarekin (edo Esperança) Llagosterekin ezkondu zen.
  • Anna Ypòlita Mey (1550 baino lehen-1581etik aurrera) Gaspar Sans Oriolako herritarrarekin ezkondu zen.
  • Francisca Egipcíaca Mey (1550/1556-1581etik aurrera), Benedicte Olgiat-en emaztea, merkataria eta herritarra.
  • Pere Patrici Mey (1550/1556-1623).

Bere etxean hil zen 1587ko urrian. Azken testamentua bete bazen, Valentziako Ospitale Orokorreko Nuestra Señora del Pòpulo elizako kapilan lurperatuko zuten. Joan Mey eta Pedro de Huete senarrek ere Ospitale Orokorra aukeratu zuten hilobiratuak izateko. Horrek adierazten du erakunde horrekin familia-lotura estua —eta harreman komertziala— izango zutela.[29]

Erreferentziak aldatu

  1. Gregori Roig 2012: p. 25.
  2. Gregori Roig 2012: pp. 26, 76-79.
  3. Gregori Roig 2012: p. 95.
  4. Gregori Roig 2012: pp. 106-107 i 109.
  5. Gregori Roig 2012: pp. 105, 108-109 i 112.
  6. Gregori Roig 2012: pp. 113-117
  7. Gregori Roig 2012: p. 61.
  8. Gregori Roig 2012: pp. 121-122, 125-128.
  9. Serrano Morales 1898-1899: pp. 298-299.
  10. Gregori Roig 2012: p. 129.
  11. Serrano Morales 1898-1899: p. 300.
  12. Gregori Roig 2012: pp. 131-136.
  13. Hernández Royo 1994: p. 41.
  14. Serrano Morales 1898-1899: pp. 302-303.
  15. Gregori Roig 2012: p. 173.
  16. Corbeto López 2008: p. 34.
  17. Gregori Roig 2012: pp. 143-144.
  18. Garone Gravier 2011: p. 111.
  19. Corbeto López 2008: pp. 34-35.
  20. Gregori Roig 2012: pp. 166-167 i 398-400.
  21. Gregori Roig 2012: pp. 446-447.
  22. Gregori Roig 2012: pp. 190-200 i 475-480.
  23. Arco y Molinero 1916: p. 124.
  24. Gregori Roig 2012: pp. 202-203.
  25. Gregori Roig 2012: pp. 189-190.
  26. Wilkinson 2010: p. 179.
  27. Gregori Roig 2012: pp. 206-218.
  28. Gregori Roig 2012: pp. 236, 476-478 i 483.
  29. Gregori Roig 2012: p. 476, 479 i 501.

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu