Jedisan
Jedisan (turkieraz: Yedisan; ukraineraz: Єдисан, translit.: Jedisan; errumanieraz: Edisan; errusieraz: Едисан, translit.: Jedisan) Ukraina hego-mendebaldeko eskualde historikoa da. Zelai Basatietako mendebaldean kokaturik, otomandarrek Nogai Hordaren kontrolpean utzi zuten XVII. eta XVIII. mendeetan zehar. Otxakiv eskualdeko hiriburua zenez, errusiarrek hartu zutenean Otxakiveko oblasta deitu zioten.[1]
Jedisan | |
---|---|
Mota | eskualde historiko |
Geografia | |
Honen parte da | Northern Black Sea Coast (en) |
Jedisan nagusiki Itsaso Beltzaren iparraldean zegoen kostaldea izan zen, Dniester ibaiaren — mendebaldean — eta Dnieper ibaiaren — ekialdean — artean, mendebaldean Besarabia eta Bujak ibaiekin muga eginez, iparraldean Podolia eta Zaporizhiarekin eta, ekialdean, Tauricarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Errusieraz) Tretiak, O.I.. (2004). Рождение города. Odesa: Optimum.