Jeanne Hébuterne
Jeanne Hébuterne (Meaux, Frantzia,1898ko apirilaren 6a –Paris, 1920ko urtarrilaren 26a) frantziar margolari eta modeloa izan zen, Amedeo Modigliani (1884-1920) margolariaren musa.[1][2][3][4]
Jeanne Hébuterne | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Meaux, 1898ko apirilaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Paris, 1920ko urtarrilaren 26a (21 urte) |
Hobiratze lekua | Grave of Amedeo Modigliani and Jeanne Hébuterne (en) ![]() Bagneuxko hilerria |
Heriotza modua | suizidioa: erorikoa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Académie Colarossi (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta modeloa |
![]() ![]() |
Bizitza
aldatuFamilia
aldatuAchille Casimir Hébuterne Le Bon Marché saltoki handietako kontulariaren eta Eudoxie Anaïs Tellierren alaba izan zen.[5] Hébuterne familiaren jatorria Varreddes herrixkan dago, hangoa baitzen aitaren aldeko aitona.
Harremana Modiglianirekin
aldatuJeannek Montparnasseko komunitate artistikoa bere neba André Hébuterne margolariari esker ezagutu zuen. Auzoko artista bohemiar batzuekin harremanetan jarri zen eta Tsuguharu Foujitarentzat posatu zuen. Marrazketarako talentua zuen, eta Académie Colarossira joan zen karrera artistikoa hasteko asmoz. Hantxe ezagutu zuen Amedeo Modigliani 1917ko martxoan, Chana Orloff (1888-1968) eskultorearen lagunaren bitartez. Eskultorea Akademiara joaten zen, beste artista profesional asko bezala, zuzeneko modeloen presentzia aprobetxatzera. Adin-desberdintasuna gorabehera, laster sortu zen ikaslearen eta artista karismatikoaren arteko maitasun-harremana. Geroago, berarekin bizitzera joan zen, nahiz eta bere familia, guztiz katolikoa, kontra egon.[6]
Garai hartan, Jeanneren aita mertzeria batean aritzen zen lanean kutxazain. Gizon landua zen, XVII. mendeko literaturaren zale amorratua, katolizismora eta ez zuen begi onez ikusi margolari juduarekin zuen harremana, gaiztoa iruditzen baitzitzaion. Aitaren iritzia gorabehera, Jeanne Modiglianirekin batera jarri zen bizitzen Grande-Chaumière-ko rue-an, Montparnassen (Paris), Modiglianiren arte-ibiltaria zen Léopold Zborowski poloniarrak emandako tailerrean.
Charles-Albert Cingria idazlearen hitzetan, Jeanne neska gazte adeitsu, lotsati, lasai eta delikatua zen, eta Modiglianiren pinturako gai nagusia bilakatu zen. 1918an bikotea Nizara joan zen bizitzera, Frantziako Kosta urdinera, eta, Modiglianiren ibiltariaren arabera, hantxe bizi zen arte-zale aberatsen komunitate bat, haren pintura preziatuko zuena. 1918ko azaroaren 29an, Nizako klinika obstetriko batean, non Modiglianiren tuberkulosi aurreratua gainditzen ere saiatzen ziren, Jeannek izen bera eman zion neskato bat ekarri zuen mundura, bere aitak italierako izenez deitzen zion arren (Giovanna). Haurra jaio zenean, erakunde baten esku utzi zuten, gurasoek eman ezin zizkioten zainketak ziurtatzeko, baina ez zuten adopzioan eman. Erakundean egon zen Hébuterne hil zen arte. Une horretan, Margherita Modiglianik, Florentzian bizi zen Amedeoren arrebak, Jeanne txikia hartu eta hazi zuen. Jeanne Hébuterne Modigliani, Jeanne Nechtschein ezkondu izenduna, bere aitari buruzko biografia garrantzitsua idatzi zuen, izenburu honekin: Modigliani: gizona eta mitoa.
Heriotza
aldatuAmadeo Modiglianiren osasun-egoerak okerrera egin zuen etengabe, eta, azkenean, meningitis tuberkulosoak jota hil zen, hogeita hamabost urte zituela, 1920ko urtarrilaren 24an. Amedeoren heriotzak zeharo lur jota, bere neba Andrek urtarrilaren 26ko goizaldean bera zaintzen zuen bitartean, bere buruaz beste egiteko erabakia har zezakeen arriskuaren aurrean, eta, deskuidu batean, lotan zegoela, Jeannek bere gelako bosgarren solairuko leihotik salto egin zuen bere gurasoen apartamentuan, 8 bis, rue Amyot, Parisko V. barrutian, bere bigarren haurdunaldiko zortzigarren hilabetean zegoela.[7][8]
Urtarrilaren 27an, Modigliani Père-Lachaiseko hilerrian hobiratu zuten, “printze bat bezala”, artisten komunitate osoak Parisko kaleetan zehar gorpuarekin batera egindako hileta-segizioaren ostean. Jeanne, ostera, ezkutuan lurperatu zuten gurasoek, Bagneuxeko hilerrian. Hamar urte geroago, Giuseppe Emanuele Modiglianik, margolariaren anaia zaharrenak, Hébuterne familia konbentzitu zuen Jeanneren gorpuzkiak Amedeoren ondoko hilobi batera eramateko. 1930az geroztik, elkarrekin daude epitafio honen azpian: "Muturreko sakrifiziora arteko emakume-lagun debotoa. "[7]
Hiru hamarkada baino gehiago igaro ziren arte aditu batek Hébuterneren oinordekoak konbentzitu zituen bere lanak sarbide publikora askatzeko. 2000ko urrian, bere margolanak Fondazione Giorgio Cinik Venezian egindako Modiglianiren erakusketa garrantzitsu batean aurkeztu ziren.[9]
Iruditegia
aldatu-
Jeanne Hébuterne
-
Autorretratoa, 1916an
-
Hébuterneren erretratua, Modiglianik egina 1917an
-
Autorretratua, 1917an
-
Autorretratua, 1918an
-
Modiglianiren erretratoa, Jeanne Hébuterneri egotzia.
-
Txapeldun emakumea
-
Heriotza, 1919an
-
Suicide , 1920an
Erreferentziak
aldatu- ↑ HA!, Jeanne Hébuterne. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jeanne Hébuterne, la artista que amó a Amedeo Modigliani hasta la muerte» Gente YOLD 2021-03-02 (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) enlace, Obtener; Facebook; X; Pinterest; electrónico, Correo; aplicaciones, Otras. (2017-10-14). Jeanne Hébuterne, la pintora que dio su vida por Modigliani. (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ «Jeanne Hébuterne _ AcademiaLab» academia-lab.com (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ «Galerie André Roussard» Jeanne Hebuterne (1898–1920).
- ↑ Lappin, Linda. (verano de 2002). «Missing person in Montparnasse: The case of Jeanne Hebuterne» Literary Review: an international journal of contemporary writing 45 (4): 785–811. 00244589.
- ↑ a b «La mujer "compañera devota hasta el sacrificio extremo": Jeanne Hébuterne, la esposa de Modigliani» Tribuna Feminista 29 de diciembre de 2018.
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Por qué se tiró por la ventana, embarazada de ocho meses, la mujer de Modigliani?» La Vanguardia 2020-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-12-11).
- ↑ «JHU Libraries» Modigliani e i suoi : Jeanne Hébuterne, André Hébuterne, Georges Dorignac, Amedeo Modigliani / a cura di Christian Parisot..[Betiko hautsitako esteka] |2=http://catalog.library.jhu.edu/ipac20/ipac.jsp?session=J2149E4509643.84150&profile=general&source=~!horizon&view=subscriptionsummary&uri=full=3100001~!2245499~!7&ri=1&aspect=subtab22&menu=search&ipp=20&spp=20&staffonly=&term=Fondazione+%22Giorgio+Cini.%22&index=&uindex=&aspect=subtab22&menu=search&ri=1}}[Betiko hautsitako esteka]
Bibliografia
aldatu- Michel Georges-Michel, - Les Montparnos, 1923.
- Marc Restellini, Le Silence éternel: Amadeo Modigliani et Jeanne Hébuterne. Pinacothèque, 2008, 224 or. (ISBN 2953054626)
- Zoé Blumenfeld, Jeanne Hébuterne avec et sans Modigliani dans: Le Quotidien des Arts, 2003.