Jean Duvergier de Hauranne

abade katoliko baionesa, jansenismoaren predikatzailea

Jean-Ambroise Duvergier de Hauranne, Saint-Cyraneko abade nagusi bezala ezaguna, (Baiona, 1581Paris, 1643ko urriaren 6a) teologo famatua izan zen, jansenismoaren bultzatzaileetakoa.

Jean Duvergier de Hauranne

Saint-Cyran-en-Brenne Abbey (en) Itzuli abade

Bizitza
JaiotzaBaiona1581
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis1643ko urriaren 6a (61/62 urte)
LeinuaQ3041771 Itzuli
Hezkuntza
HeziketaOld University of Leuven (en) Itzuli
Sorbona
Hizkuntzakfrantsesa
okzitaniera
euskara
latina
Irakaslea(k)Justus Lipsius
Edmond Richer (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa eta apaiza
MugimenduaJansenismoa
Izengoitia(k)Petrus Aurelius, Alexandre de L' Exclusse eta Sieur de Grandval
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Saint-Cyran, izen honekin egin baitzen ospetsua, Parisen egin zuen lan giza kontzientziak ontzen eta erlijioa berritzen. Han bertan jarraitzaile eta lagun asko bildu zitzaizkion, haien artean Arnauld, Bérulle, Sacy eta Bignon.

Bizitza aldatu

Baionan hasi zituen ikasketak, giza zientziak lehenengoz jorratuz, ondoren Sorbonan filosofia ikasi zuen eta azkenik Lovainan lortu zuen maisu izateko tesia defendatzea, baina ez unibertsitatean baizik eta jesuiten eskolan,. Ziurrenik hiri hartan ezagutu zuen gero teologo jansenista famatua izango zen Cornelius Jansen. 1605an bi lagunak Parisen zeuden berriz Edmond Richeren lezioak ikasten eta antzinako kristautasuna aztertzen. Bere ideiak hauen aldekoak ziren, eskolastikoek alboratutako ideien defendatzaile gisa. Literatura augustinianoa aztertu zuten batez ere ondorengo hamabi urteetan.

Lehenik Parisen bizi izan zen. Gero 1611n Campipraten bizi zen, Baionako apezpiku zen Bertrand Etxauzen babespean. Honek Duvergier de Hauranne katedraleko kalonje izendatu zuen eta Jansen berriki sortutako eskola baten zuzendari. Duvergier de Haurannek uste zuen Jainkoak eliza katolikoa berritzeko aukeratu zuela Jansenekin batera.

1617an Baionako apezpikua Toursera aldatu zutenean hiria utziko dute bi lagunek. Jansen Lovainara joango da eta Duvergier Rocheposayko apezpikuaren babespera Breneko Saint Cyranen abadiaren zuzendaritzara. Baina 1622an berriz Parisera jo zuen.

1617-1635 artean gutun ugari idatzi zioten elkarri bi lagunek. Jansen “Augustinus” bere liburu nagusian lanean zegoen eta Saint Cyran Parisen sistema augustiniarrarentzako babesleen bila. Gutun hauetatik soilik « Lettres de Jansénius à Duverger de Hauranne » deitutakoak gelditzen zaizkigu, Saint Cyrani hartu baitzizkioten atxilotu zutenean.

Saint Cyranek 1623 erlazio zuzena izan zuen Port-Royaleko abadiarekin. Bertako abadesa Angelique Arnauld zen eta 1635ean bertako monjen kontzientzien zuzendaritzat hartu zuten, bai eta Port Royaleko “gizonena” ere. Bere eraginpean Port Royal jansenismoaren gune nagusi bihurtu zen.

Jesuiten aurka egin zuen bere gidaritza erlijiosoan murgilduta eta hauek ez zioten barkatu. Ez hori bakarrik, bere lehengo lagun Richelieu kardinalaren aurrean salatu zuten eta honek 1638ko maiatzaren 15ean heresiaz akusatuta atxilotu zuen eta Vincenneseko gazteluan sartu 1638tik 1643ra. Bertan gaixotu egin zen eta nahiz eta bere lagunek bost urteren ondoren askatzea lortu, hilabete batzuen ondoren hil zen.

Argitalpenak aldatu

  • Considérations sur la mort chrétienne
  • Considérations sur les dimanches et les festes des mysteres, et sur les festes de la Vierge et des saints, Paris, Veuve Charles Savreux, 1671
  • Examen d'une apologie qui a esté faite pour servir de defense à un petit livre intitulé Le chapelet secret du Très-Sainct Sacrement Et pour refuter quelques remarques qui avoient été faites sur ledit chapelet, Paris, [s.n.], 1634
  • Instructions chrestiennes, Paris, Pierre Le Petit, 1672
  • La Somme des fautes et faussetez capitales, contenues en la Somme theologique du Pere François Garasse de la Compagnie de Jesus, Paris, J. Boüillerot, 1626
  • Lettres chretiennes et spirituelles de messire Jean du Verger de Havranne, abbé de S. Cyran, qui n'ont point encore été imprimées jusqu'à présent, Amsterdam, [S.n.], 1744
  • Œuvres chrétiennes et spirituelles, Lyon, Thomas Maulry, 1679
  • Peins Aurélius, 1631
  • Pensées morales, Éd. Henri Perruchot, Paris, Clermont, F. Sorlot 1944
  • Question royalle et sa decision, Paris, Toussainct du Bray, 1609
  • Refvtation de l'abus pretendu, & la descouuerte de la veritable ignorance & vanité du pere François Garasse, Paris, [S.n.], 1626
  • Théologie familière, avec divers autres petits traitez de dévotion, Louvain, [S.n.], 1650

Bibliografia aldatu

  • Louis Frédéric Jaccard, Saint Cyran, Précurseur de Pascal, Lausanne, La Concorde, 1945
  • C. Lancelot, Mémoires touchant la vie de Monsieur de S. Cyran, Cologne, [S.n.], 1738
  • Joseph Eugène Ernest Laferrière, Étude sur Jean Duvergier de Hauranne, abbé de Saint-Cyran (1581-1643) , Louvain, J. Wouters-Ickx 1912
  • Claude Lancelot, Mémoires touchant la vie de Monsieur de Saint-Cyran, Genève, Slatkine Reprints, 1968
  • Jean Orcibal, Jean Duvergier de Hauranne, abbé de Saint-Cyran, et son temps, 1581-1638, Louvain, Bureaux de la Revue, 1947
  • Jean Orcibal, La Spiritualité de Saint-Cyran : avec ses écrits de piété inédits, Paris, Vrin, 1962
  • Jean Orcibal, Saint-Cyran et le jansénisme, Paris, Seuil, 1961
  • Pius Schneider, Saint-Cyran und Augustinus im Kulturkreis von Port-Royal, Berlin, Nendeln, Liechtenstein, Kraus Reprint, 1967

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Duvergier de Hauranne