Joseph Fourier

Jean Baptiste Joseph Fourier» orritik birbideratua)

Jean-Baptiste-Joseph Fourier (Auxerre, Frantzia, 1768ko martxoaren 21 - Paris, 1830eko maiatzaren 16) matematikari eta fisikari frantziar bat izan zen, funtzio periodikoen arloan Fourierren serieak izeneko serie trigonometrikoetarako deskonposizioari buruz egindako lanagatik ezaguna. 1992an aurkitu zen (10101) Fourier asteroideak bere izena darama.

Joseph Fourier
Fourier2.jpg
8. seat 5 of the Académie française (en) Itzuli

1826ko abenduaren 14a - 1830eko maiatzaren 16a
Pierre-Édouard Lémontey (en) Itzuli - Victor Cousin (en) Itzuli
Bizitza
Izen osoa Jean-Baptiste Joseph Fourier
Jaiotza Auxerre1768ko martxoaren 21a
Herrialdea  Frantzia
Talde etnikoa Frantziarra
Heriotza Paris1830eko maiatzaren 16a (62 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
Heziketa École normale (en) Itzuli
(1794 -
Tesi zuzendaria Joseph-Louis Lagrange
Doktorego ikaslea(k) Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet
Giovanni Antonio Amedeo Plana (en) Itzuli
Claude-Louis Navier (en) Itzuli
Hizkuntzak frantsesa
Irakaslea(k) Joseph-Louis Lagrange
Ikaslea(k) Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet
Jarduerak
Jarduerak matematikaria, fisikaria, historialaria, arkeologoa, unibertsitateko irakaslea, prefect (en) Itzuli eta ingeniaria
Lantokia(k) Paris
Enplegatzailea(k) École normale supérieure
Grenobleko Unibertsitatea
École polytechnique (en) Itzuli  (1795eko irailaren 1a -
Lan nabarmenak Fourierren serie
Fourierren transformatu
heat equation (en) Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Frantses Akademia
Suediako Zientzien Errege Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli
Signature de Joseph Fourier.jpg

BiografiaAldatu

Jostun baten hamargarren semea zen Fourier, eta gaztaroa zailtasunez josia izan zuen. Arazo ekonomiko larriak zituen familiak, eta hori gutxi balitz hamar urte zituelarik umezurtz geratu ziren Fourier eta bere anai-arrebak. Udalak Joseph Pallais Auxerreko organu-jotzailearen tutoretzapean ezarri zuen, eta honek irakatsi omen zion idazten eta irakurtzen.

Auxerreko eskola beneditarrean hasi zituen ikasketak, eta bertako apaizen eskutik bortxaketak pairatu omen zituen, puntuak behar izateraino. Frantziako Iraultzan parte hartu zuen eta Robespierreren gainbeherari esker gillotinatik libratu zen. Goi Mailako Eskola Normalean sartu zen, non maisu bezala Joseph Louis Lagrange eta Pierre Simon Laplace izan zituen.

Napoleonen Egiptoko kanpainan parte hartu zuen 1798an eta konkistatutako lurraldean goi mailako postu diplomatiko bat eduki zuen. Frantziara itzultzean 1801ean, Napoleonen Isèreko prefektu izendatu zuen.

Zientzia akademia frantsesean sartu zen 1817an, eta bost urte beranduago matematika eta fisika arloetako idazkari nagusi izendatu zuten. Parisen zendu zen, 1830eko maiatzaren 16an.

LanakAldatu

Grenoblen burutu zituen beroaren zabaltzeari buruzko esperimentuak, tenperaturaren eboluzioa serie trigonometrikoen bidez modelatzea ahalbidetu ziotenak. Lan hauek fenomeno fisikoen modelaketa matematikoa hobetu zuen eta termodinamikaren oinarria osatu zuten. Garatu zuen transformatua bere izena ere darama bere ohorez. Berotegi efektua zientifikoki justifikatzen lehena izan zen.

Ikus, gaineraAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fourier