Jean Aurel (Răstolița, Errumania, 1925eko azaroaren 6a - Paris, 1996ko abuztuaren 24a) zinemagile frantsesa izan zen, errumaniarra jatorriz.

Jean Aurel
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAurel Kupferman
JaiotzaRăstolița (en) Itzuli1925eko azaroaren 6a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 14. barrutia eta Paris1996ko abuztuaren 24a (70 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema aktorea

IMDB: nm0042159 Allocine: 12314 Allmovie: p158157 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Oso gazte zela joan zen Parisera. Goi Mailako Zinema Ikasketetarako Institutu ospetsuan (IDHECen) egin zituen ikasketak, eta nouvelle vague frantsesaren sorreran parte hartu zuten kritikari asko ezagutu zituen, François Truffaut haien artean. Askoz ezagunagoa da gidoigile gisa zuzendari gisa baino. Bere lehen lan famatua René Clairrentzat idatzi zuen, Porte des Lilas (1957). 1960an Le trou idatzi zuen J. Giovaniren eleberrian oinarrituta. De l'amour (1965, Maitasunaz) izan zen Aurelek zuzendutako lehen film luzea, Stendhalen eleberri batean oinarrituta eta Anna Karina eta Michel Piccoli protagonista zituena. Stendhalen lanen moldaketak izan ziren, era berean, Lamiel (1967) eta Manon 70 (1968). Les Femmes (1969) filmean Brigitte Bardot izan zen protagonista. 1970eko hamarkadatik aurrera zuzendaritza ia erabat utzita, gidoigintzan aritu zen, Truffautekin batera, lankidetza emankorrean. Elkarrekin idatzi zituzten L'Amour en fuite (1979), La Femme d'à côté (1981, Aldameneko emakumea) eta Vivement dimanche ! (1983, Igandean biziki). Staline (1985) izan zen bere azken lana, Boris Souvarineren testuan oinarritutako sobietar diktadoreari buruzko dokumentala.

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu