Jean-Luc Vandenbroucke

txirrindulari belgikarra

Jean-Luc Vandenbroucke (Mouscron, 1955eko maiatzaren 31a) belgikar txirrindulari ohia da, pistako zein errepideko probetan lehiatu zena. Frank Vandenbroucke txirrindulariaren osaba da.

Jean-Luc Vandenbroucke

Bizitza
JaiotzaMouscron1955eko maiatzaren 31 (68 urte)
Herrialdea Belgika
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Peugeot 1975-1979
La Redoute-Cycles MBK 1980-1985
 

Kirol ibilbidea aldatu

Profesionala 1975etik 1988ra, tarte horretan 73 garaipen eskuratu zituen. Gaztetan pistako txirrindularia izan zenez, errepideko probetako 19 prologoetan gailendu zen.

Pistako munduko txapelketetan bi brontzezko domina irabazi zituen, 1978an eta 1984an, bakarkako jazarpen proban.[1]

Errepideko lasterketetan lortutako garaipenik nabarmenenak, honako hauek izan ziren: 1975eko Ardenetako Gezia, 1980ko eta 1985eko Dunkerqueko Lau Egunak, 1982ko Paris-Tours, 1986ko Tour de l'Aude eta 1987ko Espainiako Vueltako etapa bat.

L'Equipe egunkarian emandako elkarrizketa batean, 1978ko urrian, Vandenbrouckek azalpen hauek egin zituen dopinari buruz: «Egia da 1978ko Tourrean erregularki esteroide anabolizanteak hartu nituela, medikuaren agindupean. (...) Hiru aste baino gehiagoz, Frantziako Tourrean, gizagaindiko ahaleginak eskatzen zaizkigu eta gailurrera iristeko edozer gauza behar nuen. Askok berdin egiten dute, nik uste, eta ez dut konponbiderik ikusten, etapak laburtzea izan ezik.»

Erretiratu ostean, kirol zuzendari lanetan aritu zen Lotto taldean 1988tik 1999ra. Hiru urte geroago, 2002an, iruzurra leporatu zioten, Djamolidine Abdoujaparoven 1997ko positiboarekin lotuta, taldearen kontuak manipulatu ondoren, dopinarekin lotutako gastuak ezkutatzeko asmoz.

Geroago, Le Samyn eta Binche-Chimay-Binche lasterketen zuzendaria izan da.

Pistako palmaresa aldatu

Pistako munduko txapelketeta
Urtea Lekua Domina Proba
1978 Munich ( )   Bakarkako Jazarpena (Pro)
1984 Barcelona ( )   Bakarkako Jazarpena (Pro)

Errepideko palmaresa aldatu

1975

1976

1977

1978

1979

1980

1981

1982

1983

1984

1985

1986

1987

1988

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan aldatu

Itzuli Handia 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981 1982 1983 1984 1985 1986 1987
  Italiako Giroa 58.
  Frantziako Tourra 64. 33. 82. UT 25. UT UT 119.
  Espainiako Vuelta 78. UT
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak aldatu

  1. «Jean-Luc Vandenbroucke». the-sports.org (Ingelesez).

Kanpo estekak aldatu