Jean-Christophe Yoccoz

Jean-Christophe Yoccoz (Paris, 1957ko maiatzaren 29a - ib., 2016ko irailaren 3a) frantses matematikaria izan zen. École Normale Supérieur eta Eskola Politeknikoan sartzea lortu zuen 1975ean. M. Hermanen zuzendaritzapean egin zuen doktorego-tesia, eta 1985ean aurkeztu zuen. Herman lehen mailako aditua zen sistema dinamikoetan. Haren eraginez, Yoccoz bera ere arlo horretako ikertzaile onenetako bat bihurtu zen. Tesian, froga errazagoen bidez hobetu zituen Hermanen teoremak. Paris-Sudeko Unibertsitateko (Orsay) irakasle hautatu zuten, eta Frantziako Institutu Unibertsitarioko kide izan zen. 1994ko Zuricheko Matematikarien Nazioarteko Kongresuan, Fields domina eman zioten sistema dinamikoetan egindako lanagatik. Teoria hori matematikari askok aztertu dute Yoccozez gainera, besteak beste, Arnold, Fatou, Herman, Julia, Kolmogorov, Palis, Siegel eta Smalek. Yoccozek geometria, analisia eta konbinatoria erabiltzen ditu ikerketetan. Gaur egun, irakaslea da Collège de Francen eta Paris-Sud 11 Unibertsitatean (Orsayko Matematika Saileko Topologia eta Dinamica taldean).

Jean-Christophe Yoccoz

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Christophe Lucien Yoccoz
JaiotzaParisko 11. barrutia eta Paris1957ko maiatzaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 15. barrutia eta Paris2016ko irailaren 3a (59 urte)
Familia
AitaJean Yoccoz
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
Université Paris-Sud 1985) doctorate in France (en) Itzuli
École polytechnique
École normale supérieure
(1975 -
Tesi zuzendariaMichael Herman (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Ricardo Pérez-Marco (en) Itzuli
Sylvain Crovisier (en) Itzuli
Olivier Sester (en) Itzuli
Juan Rivera-Letelier (en) Itzuli
Samuel Senti (en) Itzuli
Jerome Buzzi (en) Itzuli
Pierre Berger (en) Itzuli
Luca Marchese (en) Itzuli
Alba Marina Málaga Sabogal (en) Itzuli
David Zmiaikou (en) Itzuli
Hourad Zamoun (en) Itzuli
Mohamed Radi-Benjelloun (en) Itzuli
Jérôme Bernard (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, unibertsitateko irakaslea eta xakelaria
Enplegatzailea(k)Collège de France
Jasotako sariak
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Brazilian Academy of Sciences (en) Itzuli
Zientzien Mundu Akademia
Institut universitaire de France (en) Itzuli

Erreferentziak aldatu