Jean-Blaise Goienetxe

Jean-Blaise Goienetxe (Senpere, 1778 - ib., 1842) Lapurdiko militarra izan zen. Josef Bonaparteren armadan ibili zen Espainian barrena eta, haren ondoren, Napoleonen zerbitzuko militarra izan zen, Harizperekin batera. Senperera erretiratu zen, Waterlooko guduaren ondoren. Senpereko auzapeza izan zen, 1821-1834 bitarteko urteetan. Don Karlosen alde jarri zen Lehen Karlistadan.

Jean-Blaise Goienetxe
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1778
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSenpere, 1842 (63/64 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Erreferentziak aldatu