Javier Ibáñez
Javier Ibáñez Beltrán de Salazar, (Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a), txirrindulari arabarra da.
Javier Ibáñez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Javier Ibáñez Beltrán de Salazar |
Jaiotza | Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a (23 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Caja Rural-Seguros RGA (ikaslea) | 2023ko abuztuaren 1a-2023ko abenduaren 31 |
Burunda Txirrindulari Elkartea | 2024-2024 |
Caja Rural-Seguros RGA | 2025- |
Burunda Txirrindulari Elkartea | 2022-2023ko uztailaren 31 |
Galibier Txirrindulari Elkartea | 2020-2021 |
Caja Rural-Seguros RGA (ikaslea) | 2024ko abuztuaren 1a-2024ko abenduaren 31 |
Parte-hartzailea
|
Kirol ibilbidea
aldatuHamar urte zituela hasi zen txirrindularitzan, Durako CDC Iturribero taldean. Hortik Aurrera, Aiarako klub batean trebatu zen. Kirolari polifazetikoa, igerilaria izan zen eta gazte mailetan, bi kirol hauek praktikatzen zituen.[1][2] Besteak beste, Euskal Herriko txapelduna izan zen 800 metroko eta 1.500 metroko crawl estiloan. Errepideko txirrindularitzan, Arabako erlojupeko txapelduna izan zen 2017an kadeteetan. Horretaz gain, Arabako txapeldunordea izan zen 2018an.[2]
2019an, Víctor Sastre Fundazioarekin lotutako talde batean hasi zen. Carlos Sastreren aitak sortua, El Barracon egoitza duen txirrindularitza eskola bat da. Lekualdaketa horrek igeriketa uztera behartu zuen, bizikletan buru-belarri aritu ahal izateko.[2] Estatu mailan emaitza onak lortu zituen etapakako lasterketetan. Geroago, Lizarte klubean sartu zen, Kern Pharma egituraren formakuntza zentroan. "Lur orotako" korrikalari bat izanik,[2] 2021ean hamalau aldiz sailkatu zen top-10 postuetan Euskal Herriko zirkuituko lasterketetan.[3]
2022an, berriz aldatu zuen elastikoa eta Caja Rural-Seguros RGA talde afizionatuan hasi zen.[3] Hurrengo urtean, 23 urtez azpiko Espainiako erlojupeko txapelketan hirugarren sailaktu zen. Hala ere, ez zuen profesionaletara pasatzeko eskaintzarik jaso. 2024an afizionatu mailan jarraitu zuen lehian eta denboraldi honetan lortutako ematza onen ondorioz, bi urteko kontratu profesionala sinatu du.[4]
Palmaresa
aldatu2021
- 2. Challenge B-Guara-n
- 3. San Bartolome Sari Nagusian
- 3. Euskaldun Txapelketan
- 4. Oñati Sarian
- 4. San Roman Sarian
- 4. Altsasuko Sarian
2022
- 3. Iturmendi Sarian
- 3. San Roman Sarian
- 4. Laudio Sarian
- 4. Manuel Sanroma Memorialan
- 5. Oñati Sarian
2023
- Nafarroako Itzuliko Puntukako sailkapena
- 3. Logroño-La Rioja Klasikoan
- 3. Espainiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan (23 urtez azpikoan)
- 3. Grand Prix de Monpazieren
2024
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Pepe Ginestar, Javier Ibáñez y Juanjo Rosal se incorporan al Lizarte» esciclismo.com 2019/11/13..
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Javier Ibáñez se va con Sastre. 2018/11/03..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Natxo González y Javier Ibáñez llegan al filial del Caja Rural-RGA» alicanteconelplatogrande.com 2021/11/13..
- ↑ (Gaztelaniaz) «El ciclista vitoriano Javier Ibáñez debutará como profesional en 2025 con el Caja Rural» elcorreo.com 2024/07/05..
Kanpo estekak
aldatu- Javier Ibáñez - ProCyclingStats