Xabier Etxeberria Ezponda

Javier Echeverría Ezponda» orritik birbideratua)

Xabier Etxeberria Ezponda (Iruñea, Nafarroa, 1948) nafar filosofo, matematikari eta ikertzailea da.

Xabier Etxeberria Ezponda
Javier Echeverría 2019.jpg
Bizitza
Jaiotza Iruñea1948ko martxoaren 2a (71 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Pantheon-Sorbonne University Itzuli
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, filosofoa, saiakeragilea eta idazlea
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Euskal Herriko Unibertsitatea
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Jasotako sariak
Artikulu hau filosofoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier Etxeberria».

BiografiaAldatu

Filosofian doktore eta Matematiketan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (1972-1974) eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izandakoa (1979-1996). Europako hainbat Unibertsitate eta Ikerketa Zentrotan egin ditu egonaldi akademikoak (Paris, Brusela, Hannover eta Urbana-Champaign). 1986az geroztik, Logika eta Zientziaren Filosofia katedraduna da, eta 1996az geroztik Espainiako CSICeko (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) Filosofia Institutuan Ikerketa irakaslea, Filosofia, Zientzia, Teknologia eta Gizarte ataletan. 1993az geroztik, Espainiako Logika, Metodologia eta Zientziaren Filosofia Elkarteko buru da, eta 1983tik 1992ra Zientzien Historiaren Espainiako Elkarteko presidenteorde izan zen. Gai horiez diharduen Theoria aldizkariaren editore ere bada.

Bere bibliografia zabalean lan hauek nabarmen daitezke: Introducción a la metodología de la Ciencia: la filosofía en el siglo XX (1989), Filosofía para princesas (1989), Nuevos ensayos sobre el entendimiento humano (1992), Calculemos: matemáticas y libertad (1996) eta Sobre el juego (1997). Azken urteotan teknologia berriek eta informazioaren gizarteak jendartean duten eragina ikertu ditu gehienbat, eta gai horri lotutako trilogia arrakastatsu eta saritua eman du argitara: Telépolis (1994), Anagrama saria lortu zuen Cosmopolitas domésticos (1995), eta Los señores del aire (1999). Azken lan horri esker, Espainiako Saiakera Sari Nazionala eman zioten 2000. urtean.

ErreferentziakAldatu