Jaurtigai

Arma baten bidez jaurtitzen den objektua.

Jaurtigai bat, eskuaz edo jaurtigailu batez jaurtitzen den gauza da[1]. Batez ere arma bezala erabiltzen direnak izendatzen dira horrela, hala nola balak, geziak edo katapultaz jaurti harriak. Badira hilgarriak ez izateko pentsatutako jaurtigaiak, material oso trinkoz eginak ez direnak, hala nola gomaz, plastikoz etab.

Artilleriaz botatako jaurtigaia

Balistikak aztertzen ditu jaurtigaiaren ibilbidea, eragiten duten indarrak eta helburuan duen eragina.

Jaurtigailuak

aldatu

Geziak, dardoak, lantzak eta antzeko beste arma batzuk, beste gailu batek aplikatutako indar mekanikoez soilik jaurtitzen dira, adibidez katapulta, tiragoma, habaila edo arku batez.

Kanoi elektrikoek eremu elektromagnetikoak erabiltzen dituzte gailuan zehar azelerazio konstantea emateko, jaurtigaiaren abiadura izugarri handituz.

Beste arma batzuek gasen konpresioa edo hedapena erabiltzen dute jaurtigai bat bulkatzeko. Zerbatanek eta aire-armek gas konprimatua erabiltzen dute. Gainerako su-armek, berriz, erreakzio kimikoek sortutako gas-hedapena erabiltzen dute.

Jaurtigai batzuek beren burua bulkatzen dute hegaldian zehar, suziri-motor bat edo jet bat erabiliz. Terminologia militarrean, suziria[2] ez-gidatua da eta misila[3] gidatua.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «Jaurtigai». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-02-16.)
  2. «Zuzi». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-2-18.)
  3. «Misil». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-2-18.)

Kanpo estekak

aldatu