Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Uterga)

XVI. mendeko kristau eliza, Utergan kokatua

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Izarbeibarrako Uterga udalerrian kokatutako XVI. mendeko kristau eliza bat da, gotiko estiloan.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Nafar bidea Nafar bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaUterga
Koordenatuak42°42′36″N 1°45′37″W / 42.71013°N 1.76022°W / 42.71013; -1.76022
Map
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-524
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
524
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

XVI. mendeko eraikin bat da, baina geroagoko eraberritze ugari izan dituena nabeko lehendabiziko hiru tarteetan. Nabe bakarra du, lau tartetan banatua, eta burualde poligonola. Estalkia gurutze-ganga da kapera nagusian eta nabeko laugarren tartean (alderik zaharrena), eta luneta-ganga gainerakoan. Parterik modernoenak dira kanpandorrea, oinetan dagoena, eta sartzeko atea, hegoaldean dagoena, nabearen bigarren eta hirugarren tarteen artean. Nabearen laugarren tartean, eskuinaldean zein ezkerraldean, kapera bana dago, gurutze-gangaz estaliak daudenak.

Barnealdean, erretaula nagusia neoklasikoa da, XIX. mendekoa. Azpialdean, aurreko erretaulako zenbait erliebe ditu (1600 ingurukoak), zeinetan parte hartu baitzuen Iruñeko Domingo de Bidarte ensanblatzaileak. Horietan, hauek irudikatzen dira: San Agustin eta San Anbrosio Elizako gurasoak, bi apostulu eta Deikundearen eta Ikustaldiaren eszenak.

Iparraldeko kapera moderno batean, sartzeko atearen parean, Gurutzifikatuaren irudi bat dago, XVI. mendeko bigarren erdikoa, nahiko naturalista, lehengo erretaula nagusiaren parte izan zitekeena.

Erreferentziak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu