Ireki menu nagusia

Jasokunde edo San Sebastian baseliza (Bidankoze)

Jasokunde edo San Sebastian baseliza Nafarroako Erronkaribar haraneko Bidankoze udalerrian dagoen baseliza erromaniko bat da.

Jasokunde edo San Sebastian baseliza
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Nafarroa
Herria Bidankoze
Helbidea San Pedro kalea, 3
Koordenatuak 42° 48′ 04″ N, 1° 00′ 48″ W / 42.80113056°N,1.01340556°W / 42.80113056; -1.01340556Koordenatuak: 42° 48′ 04″ N, 1° 00′ 48″ W / 42.80113056°N,1.01340556°W / 42.80113056; -1.01340556
Arkitektura

KokalekuaAldatu

Herrigunearen sarreran baina harengandik kanpo dago, Igal eta Burgi udalerrietatik datozen bi errepideak bat egiten duten lekuan.

HistoriaAldatu

XII. mendean eraiki zen. Gaur egun Bidakonze udalerrian dagoen lekuan Erdi Aroan izen berdineko bi herri omen zeuden (1178an Bidangoz et Bidangoiz; 1197an Bidangoz et Bidangoz), eta baseliza hau jada desagertua dagoen herri horretako azken aztarna litzateke.

EraikinaAldatu

Nafarroako eraikuntza erlijiosoen nekazal ezaugarri berak mantentzen dituena. Itxura xume eta neurri apaletako tenplua da.

Zirkuluerdi itxurako absidea eta erdi puntuko arkudun atea dauzka. Bi ataletako nabe bakarra eta erdi puntuko bi bao ditu, bai eta atariko tinpano txiki guztia hartzen duen krismoia, hura ere xume eta antzinakoa.