Hezkuntzan, ikaslearen jarrera ikasle batek bere hezkuntza prozesuko prozedura, metodo eta eragile (irakaslea, ikaskideak, eskola, ...) eta ikasten diren jakintzagaiekiko iritzi eta jokaera da. Kontzeptu heterogeneo eta dimentsio aniztekoa da: motibazioa, ohiturak, baloreak eta afektibitatea barnehartzen ditu, besteak beste. XX. mendearen bukaerara arte ikaslearen jarrera ikasleari (eta bere familiari) soilik dagokiola uste izan bada ere, berrikitan ikaslearen jarrera curriculumaren atala bilakatu da, ikaslearen jarrerak ikasketa-prozesuaren pizgarri eta eragingarria delako eta, aldi berean, jarrera bera hezkuntza-prozesuaren ondorioa delako. Ildo horretatik, hezkuntzak jarrera positiboa sortu beharko luke ikaslearengan, gizartean modu egokian bizi dadin.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.