Jarraitutasun (ikus-entzunezkoak)
Jarraitutasuna edo raccord-a (frantsesez “lotura”) ikus-entzunezko lan baten plano desberdinen arteko erlazioari deritzo. Izan ere, zinema zatikatutako planoen segida bat da, beraz, igorri nahi dena ikusleak era egokian hauteman dezan, Jarraitutasuna errespetatzea beharrezkoa da. Beraz, plano bat hurrengoarekin eta aurrekoarekin harremana izan behar du. Hau hausten denean, Jarraitutasun-akats edo raccord-akats baten aurrean gaude.
Oker hau ekiditeko, honako elementu hauek kontuan hartu behar ditugu: pertsonaiak eta eszenako elementuak (haien mugimenduen kokapena eta itxura); kameraren kokapena eta argiztapena. Jarraian, raccord mota desberdinak zerrendatuko dira.
Motak
aldatuEkintza
aldatuEkintza bat plano desberdinen bidez erakustea garrantzitzua da. Hartualdien artean aktoreek hainbat migumendu egiten dituzte, geroago koherentzia izan behar dutenak. Honen adibide dira, edalontzi bat altxatzea, boligrafo bat hartzea, tiradera bat irekitzea…
Mugimendua
aldatuPlano desberdinetan aktorea mugitzen bada, muntaketa egin ondoren bi plano horiek segidan ikusterakoan, mugimendua era egokian antzeman behar da. Adibidez, plano batean ezkerretik eskuinera mugitzen bada, hurrengo planoan mugimendua norabide berdinean egin beharko du.
Begirada
aldatuAurrez aurre dauden bi pertsonen arteko elkarrizketa bat filmatzerakoan, adibidez, kamerek 180 graduko ardatz bat errespetatu behar dute. Hau da, elkarrizketa alde berdinetik filmatu beharko da, pertsonaiek begiraden norabidea behar bezala ulertzeko. Horrez gain, begiraden angelua ere kontuan hartu behar da. Esaterako, bietako batek bestea goitik begiratzen badu, bere ikuspuntuaren planoa goitik hartu beharko da, eta beste pertsonaiarena behetik.
Jantziak, makillajea eta ile-apainketa
aldatuBi plano edo gehiago eszena edo sekuentzia berdinaren parte direnean, jantziak berdinak izan beharko dira, bistan da. Hala ere, arreta jarri behar zaie ileari, makillajeari edo belarritakoak bezalako xehetasunei; izan ere, erraza da hauek oharkabean pasatzea.
Atrezzoa
aldatuPertsonaien jadueretaz gain, eszena osatzen duten atrezzo-elementuak kontuan hartu behar dira ere. Hau da, edalontzi batek duen ur kopurua, atzealdean ikusten den margolanaren posizioa edota kuxin baten posizioa jausi ondoren arreta behar duten detaileak dira.
Argiztapena
aldatuArgiaren norabideak eta bizitasunak koherentzia izan behar dute jarraian doazen bi planoen artean. Gainera, kanpoan egiten diren grabaketetan argi naturalak aldaketa handiak jasan ditzake eguna aurrera egin ahala.
Girotzea
aldatuIkus-entzunezko lanetan, askotan lana girotuta dagoen garaiarekin bat ez datozen elementuak agertu ohi dira. Hau gertatzekotan, postprodukzioan zuzendu daitekeen akatsa da.
Erreferentziak
aldatu- Ikus-entzunezko Sormen Teknikak (klasean hartutako oharrak). Aintzane Pagadigorria (2019, Euskal Herriko Unibertsitatea).
- Ikus-entzunezko Hizkuntza (klasean hartutako oharrak). Andoni Iturbe (2018, Euskal Herriko Unibertsitatea).
- El Raccord o Continuidad, Juan Maravall [1] (2020ko apirilak 27an kontsultatuta).
- Imagen y Sonido IX: El raccord, Un Torrente de Cine [2](2020ko apirilak 27an kontsultatuta).
- ¿Qué es el raccord en el cine o la continuidad cinematográfica?, historiadelcine.es [3](2020ko apirilak 27an kontsultatuta).