Jaroslav Hašek
Jaroslav Hašek (1883ko Apirilaren 30a, Praga – 1923ko urtarrilaren 3a, Lipnice nad Sázavou) txekiar idazle eta kazetaria izan zen.
Gehienbat 1920 eta 1923 bitartean atalka argitaratutako "Švejk gudari zintzoa" idazlanarengatik ospetsua da, Lehen Mundu Gerran girotutako satira antimilitarista. Idazlan hori txekieraz idatziriko narrazioen artean maisu lantzat jo ohi da.
Biografia
aldatuNortasun bitxiko pertsona izan zen. Hainbat lanbidetan aritu zen; tarteka kaleko bizitzari emana bizi izan zen, eta taberna-zuloetako giroan pasa bide zuen ordu asko.
1916an, Lehen Mundu Gerran desertatu egin zuen errusiarretara pasatzeko, eta Austriaren aurka borrokatzeko. 1918an, Armada Gorrian sartu zen.
Umorezko kontakizun askoren egilea izan zen; berak asmaturiko Xveik pertsonaia guztiz ezaguna da. 1920an, Pragara itzulirik, hasi zen Xveik soldadu onaren menturak (Karlos Cidek euskaratua) idazten, eta hiltzean eleberria amaitu gabe utzi zuen. Antiheroi horren gerrako gorabehera tragikomikoak kontatzen ditu Hasekek ironiaren, burlaren eta parodiaren bidez. Zinemara eta antzerkira eramanak izan dira behin baino gehiagotan Xveik-en balentriak. Moldaketa horien artean azpimarratzekoa da Bertolt Brechtek egin zuena.
Irudi galeria
aldatu-
Jaroslav Hašek
-
Hašeken monumentua bere jabegoko etxea zen Lipnice nad Sázavou-en
-
Jaroslav Haseken omenez egindako estatua, Pragan
-
Hašeken hilobia
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaroslav Hašek |
- Jaroslav Hašeken biografia irakurgai (Alemanez)
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.