Japoniar urteberri-egun

Japoniar urteberri-eguna (japonieraz: 正月 Shōgatsu?) japoniar egutegiko ospakizun garrantzitsuena da. Zentzu zabalagoan, urte bakoitzeko lehen hilabete osoari dagokio. Antzinako garaietan, data hori txinatar egutegiarekin bat zetorren, udaberriaren hasieran; baina 1873tik, data hori egutegi gregorianori egokitu zitzaion eta, ondorioz, urtarrilaren 1arekin bat zetorren.

Japoniar urteberri-eguna
Nengajō egiteko materialak
Izen ofiziala正月 (japonieraz: Shōgatsu?)
TokiaJaponia
Data
Dataurtarrilaren 1

Ospakizunak hiru egunetan egiten dituzte, noiz lan beharrezkoenak bakarrik egiten diren eta jendeak denbora gehiena bere familiari eskaintzen dion. Tradizioa jolas tradizionaletan jolastea eta ospakizunetarako bereziki prestatutako platerak jatea da. Etxeen garbiketa sakona ere antolatzen da; ondoren, kadomatsuz apaintzen dira, hau da, bizitza luzea irudikatzen duten pinu apaingarriz.

Tradizioz, kadomatsu delakoa abenduaren 14an jarri behar dute, data horren ondoren mendietara pinuak moztera joatea debekatuta baitago. Dekorazio zuhaitz hau urtarrilaren 14ra arte mantentzen dute.

Ospakizunean zehar, seiboak ematen dira, urtean zehar laguntza jaso zuten pertsonentzat aukeratutako opariak, eta urtarrilaren lehenean, postetxean gorde ziren urte berriko agurren gutun guztiak entregatzen dira, urtero bidalketa berezi batean banatzeko.

Halaber, zorrak urtea amaitu baino lehen kitatzea oso garrantzitsua da.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.