Jane Wilde
Jane Frances Agnes Elgee, baita ere Lady Jane Wilde edo Speranza izengoitia, (Elgee, 1821eko abenduaren 27-1896ko otsailaren 3a) emakume poeta irlandarra izan zen. Irlandaren independentziaren alde borrokatu zuen. Oscar Wilde eta Willie Wilderen ama izan zen.
Jane Wilde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jane Francesca Elgee |
Jaiotza | Dublin, 1821eko abenduaren 27a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Chelsea, 1896ko otsailaren 3a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Familia | |
Aita | Charles Elgee |
Ama | [[[Ann] Sarah Kingsbury]] |
Ezkontidea(k) | William Wilde (1851ko azaroaren 12a - ezezaguna) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, itzultzailea, kazetaria eta editorea |
Izengoitia(k) | Speranza eta John Fanshawe Ellis |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
aldatuJane Charles Elgeeen (1783–1824) lau seme-alaben azkena izan zen, John Elgee artxidiakonoaren, Wexfordeko prokuradorearen, eta haren emaztearen Sarah (Kingsbury, 1851). Bere aita hiru urte zituela hil zen eta horrek esan nahi zuen neurri handi batean neska autodidakta zela. Hala eta guztiz ere, 18 urterekin 10 hizkuntza menperatzen zituela esaten da. Bere birraitona italiarra zen, XVIII. mendean Wexfordera joanda.[1]
1851ko azaroaren 12an Sir William Wilde zirujaurekin ezkondu zen. Wilde ere folklorearen ikertzailea zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: William Charles Kingsbury Wilde, Oscar Fingal O'Flahertie Wills Wilde eta Isola Francesca Emily Wilde. Bere seme nagusia, William Wilde, kazetari eta poeta izan zen, bere seme gaztea, Oscar Wilde, idazle oparo eta ospetsua izan zen, eta azkenik, bere alaba Isola Wilde haurtzaroan sukarrak jota hil zen.
Senarra 1876an hil zenean, familia egoera larrian gelditu zen. Jane Wilde bere seme Willie eta Oscarrekin bat egin zuen Londresen, 1879an, eta literatura-zirkuluetan izena lortzen ari ziren.[2] Bere seme zaharrarekin bizi zen pobrezian, haien diru-sarrera eskasak osatuz modako aldizkarietan idatziz eta bere senarra zenaren irlandar folkloreari buruzko ikerketan oinarritutako liburuak ekoiztuz. Bere olerkiek, dirudienez, bere seme Oscarren obran eragina izan omen zuten.[3]
1896ko urtarrilean Lady Wildek bronkitisa harrapatu zuen eta, hilzorian, Reading Gaolen preso zegoen Oscar ikusteko baimena eskatu zuen. Bere eskaerari uko egin zioten. Esaten da, hil ondoren, bere irudia Oscarren kartzelako gelaxkan agertu zela. Bere hileta otsailaren 5ean egin zen eta Londresko Kensal Green hilerrian lurperatu zuten. Iletak Oscarrek ordaindu zituen zeren eta beste semea, Willie Wilde, dirurik ez baitzuen. Anonimoki lur komunean lurperatu zuten, hilarririk gabe.
Ekintzaila
aldatuLady Wilde Charles Maturinen iloba zen eta 1840ko hamarkadako Young Ireland mugimendurako idatzi zuen, Speranza ezizenez The Nationen poemak argitaratuz. Bere lanak Irlandaren independentziaren aldekoak eta britainiarren aurkakoak ziren; batzuetan "Nazioko Speranza" izenez ezagutzen zen. Charles Gavan Duffy izan zen editorea "Speranza"k Irlandak iraultza armatua eskatzen zuen iruzkinak idatzi zituenean. Dublingo gazteluko agintariek hedabidea itxi eta Charles Duffy auzitegira eraman zuten, baina hark uko egin zion artikulua idatzi zuen pertsonaren izena emateari. Esaten da "Speranza"k epaitegian altxatu eta artikuluaren ardura bere gain hartu zuela. Agintariek, ordea, aitorpenari jaramonik egin ez zioten eta behin betiko itxi zuten egunkaria.
Jane emakumeen eskubideen defendatzaile goiztiarra izan zen, eta emakumeen hezkuntza hobearen aldeko kanpaina egin zuen. Millicent Fawcett sufragista bere etxera gonbidatu zuen emakumearen askatasunari buruz hitz egiteko. 1883ko Emakume Ezkonduen Ondarearen Legea onartu izana goraipatu zuen.
Obra
aldatu- 1887: Ancient Legends, Mystic Charms, and Supertitions of Ireland. [4]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Hesketh Pearson, The Life of Oscar Wilde, Penguin Books, 1985. 18 or.
- ↑ Terence de Vere White, The Parents of Oscar Wilde, Hodder & Stoughton, 1967.
- ↑ https://www.irishtimes.com/culture/like-mother-like-son-1.26539
- ↑ https://www.libraryireland.com/AncientLegendsSuperstitions/Contents.php/Contents.php
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Template:Translated page» artikulutik itzulia izan da, 2021-12-27 data duen 1058010327 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |