Jana (ibaia)

Jana ibaia» orritik birbideratua)

Jana (errusieraz: Я́на) ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Sakhako Errepublika zeharkatu eta Ozeano Artikoko Laptev itsasora isurtzen dena. Lena eta Indigirka ibaien artean dago.

Jana
Я́на (ru)
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera872 km
Geografia
Map
Koordenatuak71°32′14″N 136°39′11″E / 71.537222222222°N 136.65305555556°E / 71.537222222222; 136.65305555556
Estatu burujabe Errusia
Errusiako errepublikak Jakutia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera238.000 km²
Ur-emaria925 m³/s
Bokalea
()
Yana Bay (en) Itzuli

Geografia aldatu

Bi ibaion bilgunean sortzen da: Sarlang (hegoaldetik dator) eta Dulgalakh (hego-mendebaldetik). Berez 872 kilometro luze bada ere, Sartangekin batera 1.490 kilometroko ibilbidea osatzen du. Arroak 238.000 kilometro koadroko eremua du. Ahoa Laptev itsasoan du: bertan, 10.200 kilometro koadroko delta erraldoia eratzen du.

Janaren ertzeko hiri nagusiak Verkhoiansk, Batagai, Ust-Kuiga eta Nizhneiansk dira.

Hidrometria aldatu

Janaren emaria 1972-1999 bitartean neurtu da Ubileinaian (itsasoratu baino 157 km lehenago)[1]. Gune horretan, drainatutako eremuak 224.000 km² ditu, arro osoaren % 94. Emari handiena ekainean du (4.298 m³/s), izotz urtzearen ostean, eta txikiena martxoan (0,66 m³/s). Urritik maiatzera edo ekainera arte izozturik egoten da. Verkhoiansk aldean, esaterako, 70-110 egunez erabat izozturik egoten da eta 220 egunez zati batean.

Janaren batezbesteko emariak (m³/s), Ubileinaian neurtuak
Datuak: 1972 eta 1999 artean

Erreferentziak aldatu


Kanpo estekak aldatu