Jan Potocki

Jan Potocki kondea (Pików, 1761ko martxoaren 8a - Uladowka, 1815eko abendua) poloniar idazlea, historialaria eta etnologoa izan zen.

Jan Potocki
Jan Potocki.PNG
deputy to the Sejm of the First Polish Republic (en) Itzuli


Hautetsia: Great Sejm (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPikov (en) Itzuli1761eko martxoaren 8a
Herrialdea Bi Nazioen Errepublika
 Errusiar Inperioa
BizilekuaSan Petersburgo
HeriotzaUladivka (en) Itzuli, 1810(e)ko hamarkada (48/58 urte)
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
AitaJózef Potocki
AmaAnna Teresa Potocka
Ezkontidea(k)Julia Lubomirska (en) Itzuli
Konstancja Potocka (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Potocki (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, historialaria, idazlea, ingeniaria eta arkeologoa
Jasotako sariak
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia

Eslaviarren etnologian aditua zen. Europa, Asia eta Afrikan zehar bidaiatu zuen, arrazak, hizkuntzak, ohiturak eta antzinako aztarnak aztertuz, Europako herrien, eta bereziki eslaviar herrien, jatorria aurkitzeko. Historiazko eta etnografiazko liburu asko idatzi zituen (frantsesez), besteak beste: Essai sur l´histoire universelle et recherches sur celle de la Sarmatie (1789-1792, Historia unibertsalari buruzko saiakera eta Sarmatiako historiari buruzko ikerketak), Fragments historiques et géographiques sur la Scythie, la Sarmatie et les Slaves (1796, Historiako eta geografiako zatiak Eszitiari, Sarmatiari eta eslaviarrei buruz), Histoire primitive des peuples de la Russie (1802, Errusiako herrien antzinako historia). Bestalde, eleberri bat idatzi zuen, frantsesez hura ere: Le Manuscrit trouvé a Saragosse (1804-1813, Zaragozan aurkitutako eskuizkribua); gertaera goibel eta magikoak kontatzen dituen eleberri bitxia da, erotismoa eta izua fantasiarekin lotzen dituena, eta orain dela gutxi arte ia ezezaguna zena, baina azken urteotan ospe handia hartu duena.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jan Potocki