James Rainwater

Leo James Rainwater (Council, Idaho, AEB, 1917ko abenduaren 9a - Yonkers, New York, AEB, 1986ko maiatzaren 31a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.

James Rainwater
James Rainwater 2.jpg
Bizitza
Jaiotza Council (Idaho)1917ko abenduaren 9a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New York1986ko maiatzaren 31 (68 urte)
Hezkuntza
Heziketa Kaliforniako Teknologia Institutua
Columbiako Unibertsitatea
Tesi zuzendaria John R. Dunning (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Val Logsdon Fitch
Ikaslea(k) Val Logsdon Fitch
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, fisikari nuklearra eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Columbiako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza American Physical Society (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
American Association for the Advancement of Science (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa apostasia katolizismoana

BiografiaAldatu

Kaliforniako eta Columbiako Unibertsitateetan Fisikako ikasketak egin ondoren, irakaslea izan zen Columbiakoan.

Lehen lehergailu atomikoa sortzeko Manhattan Proiektuan jardun zuen (1942-1946), eta Nevis laborategiko zuzendaria izan zen 1951-1953. eta 1956-1961. urteetan (Columbiako Unibertsitatea).

1975. urtean Fisikako Nobel saria lortu zuen, Aage Bohr eta Ben Mottelson fisikari daniarrekin batera, atomoaren nukleoaz egin zituen ikerlanengatik. Bestalde, atomo muoien X izpien espektroaren lehen neurketa sistematikoak berak egin zituen.

ErreferentziakAldatu