Ireki menu nagusia

James Greig Arthur (Hamilton, Kanada, 1944ko maiatzaren 18a) analisi harmonikoan aditua den matematikari kanadarra eta Amerikako Matematika Elkartearen lehendakari ohia da. Gaur egun Torontoko Unibertsitateko matematika-sailean lanean dihardu.

James Arthur
Bizitza
Jaiotza Hamilton1944ko maiatzaren 18a (75 urte)
Herrialdea  Kanada
Heriotza  (75 urte)
Hezkuntza
Heziketa Torontoko Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Hezkuntza-maila doktoretza
doktorea
Ph.D.a
Tesi zuzendaria Robert Langlands Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Toronto
Enplegatzailea(k) Torontoko Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea
Duke Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Royal Society
Ameriketako Matematika Elkartea
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Ontarioko probintziako Hamilton hirian jaioa, Torontoko Unibertsitatean lizentziatu zen 1966an. 1967an maisutza-ikasketak bukatu zituen. 1970ean doktoratu zen Yale Unibertsitatean eta 1970etik 1976ra bertan egon zen irakasle. 1976an Duke Unibertsitatean sartu zen. 1978az geroztik irakasle dabil Torontoko Unibertsitatean.

Robert Langlands matematikariaren ikasle izandakoa, James Arthur ezaguna da Arthur-Selberg arrasto-formulagatik, Selbergen arrasto-formula bat heineko kasutik talde orokor urrigarrietan orokortzen duena. Horrez gain, Arthurren aieruen sortzailea ere bada.

1992an Royal Societyko kide izendatu zuten. 2003an Ameriketako Estatu Batuetako Arteen eta Zientzien Akademiako ohorezko kide atzerritarra izendatu zuten. 2012an Amerikako Matematika Elkartearen kide bihurtu zen.

Biografia
Ontario
Artikulu hau Ontarioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.