Ireki menu nagusia

Jamal Khaxoggi

Jamal Khashoggi» orritik birbideratua)

Jamal Ahmad Khaxoggi (arabieraz: جمال خاشقجي‎‎; Medina, Saudi Arabia, 1958ko urriaren 13a - Istanbul, Turkia, 2018ko urriaren 2a) arabiar kazetaria eta The Washington Post egunkariko zutabegilea izan zen.

Jamal Khaxoggi
Jamal Khashoggi in March 2018 (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Medina1958ko urriaren  13a
Herrialdea  Saudi Arabia
Bizilekua Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Consulate General of Saudi Arabia in Istanbul Itzuli2018ko urriaren  2a (59 urte)
Heriotza modua gizahilketa: tortura
Familia
Familia
Hezkuntza
Heziketa Indiana State University Itzuli
Hizkuntzak arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, politika-idazlea eta zuzendaria
Enplegatzailea(k) Al-Watan Itzuli
The Washington Post  (iraila 2017 -
Genero artistikoa gizarte-kritikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa sunismoa
IMDb nm2681678
jamalkhashoggi.com/

2017ko irailean bere sorterritik alde egin zuen. Hortaz geroztik, bere herrialdearekin oso kritiko azaldu da idatzitako prentsa artikuluetan; baita boterea jarauntsi zuen Mohammad bin Salman saudiarabiar printzearekin ere.

2018ko urriaren 2an desagerrarazi zuten Saudi Arabiaren Istanbulgo kontsul-etxean. Han sartzen ikusi zuten azkenengo aldiz eta harrezkero inork ere ez daki non dagoen bere gorpuzkiak. Zenbait iturri ofizialek diote Khashoggi kontsul-etxe barruan erail eta bere hilotza laurdenkadu zutela.