Jaleo!!!
Jaleo!!! Andaluziako nazio askapenerako mugimenduaren barruan kokatzen den gazte antolakunde independentista, marxista-leninista, feminista, ekologista eta internazionalista da, 1996. urtean sortua.
Jaleo!!! | |
---|---|
Sorrera | 1996 |
Ideologia politikoa | Independentismoa, komunismoa, marximo-leninismoa, feminismoa, nazionalismo andaluziarra, internazionalismoa |
Jardun politikoa
aldatuJaleo!!!-ren jarduna kapitalismotik, patriarkatutik eta estatu espainiarretik kanpo egongo den estatu andaluziar libre, sozialista, komunala eta feminista lortzeko formakuntza teorikoan eta ekintza praktikoan oinarritzen da.
Jaleo!!! Andaluziak pairatzen duen zapalkuntza hirukoitzaz jabetuta dago eta eguneroko borrokaz eta bizimodu alternatiboaz nazio, genero eta klase zapalkuntzak gainditzeko esparruak eraikitzen dihardu, beti ere auzolan eta autogestioaren praktikarekin.
Independentziaren alde borrokatzen du askapen nazionala muturreraino eramateko. Sozialismoa ezinbesteko lanabes gisa ulertzen dute beti ere azkeneko urratsera iristeko, azkeneko urrats hori gizarte komunista izango dela defendatzen du Jaleo!!! gazte antolakundeak.
Bere azkeneko helburua nazio libre eta independenteez eta gizarte komunistan zein feministan oinarritutako mundua izango litzateke. Hori lortzeko bidean, Andaluziako estatu independente, sozialista eta feministaren helburua ezinbesteko herramintatzat dute.
Ezker soberanistaren indar metaketa eta aliantzak giltzarritzat jotzen du helburu politikoak etapaka erdiesten joateko.
Nazioarteko antolakunde aliatuak
aldatuAndaluziako ezker soberanistan aliatuak izateaz gain, oso harreman estuak ditu Ernai (Euskal Herria), Arran (Katalan Herriak), Isca! (Galizia), Briga (Galizia), Yesca (Gaztela), Purna (Aragoi) eta gainontzeko antolakunde independentista, sozialista eta feministekin.
Aliatuak maila nazionalean
aldatuJaleo!!!-k ez dauka lotura organikorik Andaluziako beste alderdi politikorekin, baina ezker independentistaren eta nazio askapenerako mugimenduko parte izanik, oso harreman estuak eta estrategikoak ditu Analuziako mugimendu komunista eta independentistarekin eta Andaluziako Herrien Alderdi Komunistarekin, eta batera Langileen Hautagaitza Batua edo Andaluziako Ezkerreko Blokea izenarekin ezagutzen denaren parte dira..