Ktoniko

Jainko ktoniko» orritik birbideratua)

Mitologian eta erlijioan, batez ere greziakoetan, kthonios terminoa ( antzinako Grezieraz χθόνιος khthónios, 'lurrekoa' 'lurrari dagokiona') lurrazpiko jainko edo izpirituak aipatzeko erabiltzen zen, jainko zerutiarrak ez zirenak. Batzuetan, telurikoak ere esaten zitzaien ( latinezko tellus-etik ).

Jainko ktonikoak Mediterraneoko substratu zahar batean kokatzen dira, Anatoliarekin identifikatuta dagoena . Naturaren zikloak, bizitzakoak, eta heriotzaren ondorengo biziraupena dira islatzen dituzten kezkak.

Arkeologiak Ama handiak edo Lurraren amak gisa deskribatutako idoloak deskribatu ditu, neolito garaiko eta brontze aroko hilobietan batez ere, fekunditatearekin eta ugalkortasun kultuekin lotuta omen zirenak. Objektu hauek beste aztarnategi batzuetakoekin (bereziki Anatolia) duten harremanak iradokitzen du Mediterraneoko antzinako erlijio horrek jainkosa hori zezen batekin edo arkume batekin lotzen zuela, eskualde horretan luzaro iraun zuen gaia izanik.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu