Jaime Delclaux Ortiz de Bustamante (Bilbo, 1912ko otsailaren 17a - Albacete, 1937) gaztelaniazko idazlea eta poeta izan zen. Oso gazte hil zen.

Jaime Delclaux
Bizitza
JaiotzaBilbo1912ko otsailaren 17a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAlbacete, 1937 (24/25 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Bizitza aldatu

Jaime Desclaux joan den mendearen hasierako Bilboko idazle garrantzitsuenetariko bat izan zen. Blas de Otero, Antonio Elias eta Bilbao Aristegi anaiekin batera Alea taldea sortu zuen. Hasieratik poesia garbiaren aldeko jarrera azaldu zuen, Juan Ramon Jimenezen zentzuan. Urte haietan idazlea promesa handi bat bezala ikusi zen baina gerra eta gaixotasun batek oparoa izan behar zen ibilbidea moztu zuten. Gerra hasierak Madrilen harrapatu zuen eta sasiklandestinitatean bizi izan behar zuen. Laster tuberkulosiaren zantzuak azaldu ziren. Fernando Haya izeneko lagun bati esker Aranjuezera joan zen eta, ondoren, Albaceteko Ospitalera. Ospital horretan hil zen erabat bakarrik 1937an. Hogeita bost urte zituen. Utzi digun ondare literarioa ehun poema bakarrik dira.[1]

Idazlanak aldatu

  • Poesías. Madril: Editorial Hispánica, 1943. Obra poética izenburupean 1995ean berrargitaratura. Bilbo: Gerión de Poesía, 1995. ISBN: 9788488541222.

Erreferentziak aldatu

  1. Carmen Aguirre Delclaux: "En memoria del joven poeta", Pérgola, 225.zk., 2012ko otsailean, 4. or.

Bibliografia aldatu

  • Mario Ángel Marrodán: Creadores líricos vascos con breve estudio crítico y antología.II. liburukia. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. 29-36 eta 115-136 orrialdeetan.

Kanpo loturak aldatu