Jai Alai (filma)
Jai Alai 1940 urtean eginiko Euskal Herriko film bat da. Ricardo Rodríguez Quintanak zuzendu zuen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Euskal Herrian egin zen lehen filma izanik. Ekoizleak Ángel Gamón eta Rafael Garrido izan ziren. Filma galdu da eta bakarrik argazkiak gordetzen dira. Irudiak Elantxoben hartu ziren.
Jai Alai (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1940 |
Izenburua | Jai Alai |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria Espainia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | romantic drama (en) |
Iraupena | 102 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Grabazio lekua(k) | Elantxobe |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ricardo Rodríguez Quintana |
Gidoigilea(k) | Ricardo Rodríguez Quintana |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Filmófono |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pablo Sorozabal |
Sinopsia
aldatuArgumentua El caserío zarzuelaren antzekoa da. Maiteminduta dagoen pilotari bat, neska-laguna etxean utzita, Amerikara doa. Denborarekin beste mutilek neskaren maitasuna bilatuko dute baina, bitartean, pilotaria itzuli zen.
Historia
aldatuGarai ilunak ziren baina hala ere Ángel Gamón eta Rafael Garrido filma burutzeko abenturan sartu ziren. Horretarako Rodríguez Quintanarekin harremanetan jarri ziren. Egiteko Elantxobeko frontoia prestatu zen. Madrilen estreinatu zuten, 1940ko abenduan.[1] Aurkezpena Bilbon egin zen, Buenos Aires antzokian, 1941ko apirilaren 12an. Filmarekin batera Los Bocheros taldeak abestu zuen; taldeak berak filmean Maite zortzikoa abestu zuten, Pablo Sorozabalek, Federico Romerok eta Guillermo F. Shaw-k prestatutako abestia. Zortziko horrek ospe handia lortu zuen. Filma antzokian aste bete egon zen. Gero bere aztarna galdu egin zen. Gelditu diren argazkiak Eibarko Proiektors Sormen Taldeak gordetzen ditu.
Aktoreak
aldatu- Manuel Arbó
- Inés del Val
- Florencia Bécquer
- Eduardo Valverde
- Rufino Inglés
Ezaugarri teknikoak
aldatuZuzendaritza | Ricardo Rodríguez Quintana |
Gidoia | Ricardo Rodríguez Quintana |
Ekoizlea | Ángel Gamón eta Rafael Garrido Molero |
Musika | Pablo Sorozabal |
Argazkilariak | Ricardo Torres |
Apainketa | Francisco Escriñá eta Emilio Ruiz de Castroviejo |
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Roldán Larreta, Carlos. Jai Alai; en busca de la película perdida. .
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) [1], "'Jai Alai': la incertidumbre de una película". Alberto López Echevarrietaren artikulua Bibao aldizkarian, 2019ko abenduan.