Jacques Villon

Jacques Villon (Damville, Eure, Frantzia, 1875eko uztailaren 31 - Puteaux, 1963ko ekainaren 9a) frantses pintorea izan zen.

Jacques Villon
Marcel Duchamp, Jacques Villon, Raymond Duchamp-Villon in the garden of Villon's studio, Puteaux, France, c.1913.jpg
Bizitza
JaiotzaDamville1875eko uztailaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaPuteaux1963ko ekainaren 9a (87 urte)
Hobiratze lekuaCimetière monumental de Rouen (en) Itzuli
Familia
AitaJustin-Isidore Eugène Duchamp
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAcadémie Julian (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, editorial cartoonist (en) Itzuli, Irarlea, ilustratzailea eta eskultorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Gaston Duchamp
Ah dame!, Jacques Villonen 1904ko marrazkia.

BiografiaAldatu

Suzanne Duchamp, Raymond Duchamp-Villon eta Marcel Duchamp artisten anaia zen. Zuzenbideko ikasketak egiteko prestatu zen, baina 1894an Parisa joan, eta pinturako ikasketak egin zituen.

Aldizkarietarako marrazkiak egin zituen 1894-1906 bitartean eta 1906an bere koadroak egiten hasi zen.

Haren lanetan kubismoaren eragina antzematen da; ordena geometrikoaren arabera konbinatu eta margotutako planoetan oinarrituak dira bere koadroak, kolore bizikoak gehienak.

Bigarren Mundu Gerraz geroztik erretratuak eta paisaiak irudikatu zituen, batez ere, eta aurrekoak baino lan errealistagoak egin zituen. Villonen lanak oso aintzat hartuak izan ziren, kubismoaren formaren analisia eta inpresionisten koloreen erabilera uztartu zituelako; bere garaiko frantses pintoreen belaunaldian eragin handia izan zuen. Koadroez gainera, grabatuak eta margolari modernoen lanen kalkografiak egin zituen, eta erakusketak antolatu zituen.

Zenbait sari irabazi zituen, 1956ko Veneziako biurtekoa, besteak beste.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Villon  

ErreferentziakAldatu