Jacques Fabrice Vallée (Pontoise, Frantzia, 1939ko irailaren 24a) AEBetan bizi den astronomo, informatikari eta ufologoa da, NASA eta SRI International erakundeentzat lan egin duena. J. Allan Hynek astrofisiko estatubatuarrarekin batera ufologia zientifikoaren ordezkari esanguratsutzat jotzen da [1].

Jacques Vallée

Bizitza
JaiotzaPontoise1939ko irailaren 24a (84 urte)
Herrialdea Frantzia
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaSan Frantzisko
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Northwestern Unibertsitatea
Lilleko Unibertsitatea
Texasko Unibertsitatea Austinen
Hezkuntza-mailaPhD in computer science (en) Itzuli
Tesi zuzendariaJosef Allen Hynek
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, informatikaria, astrofisikaria, ingeniaria, ufologist (en) Itzuli, idazlea, zientzia-fikzio idazlea, enpresaburua, inbertitzailea eta matematikaria
Lan nabarmenak
KidetzaInstitute for the Future (en) Itzuli
jacquesvallee.net
IMDB: nm4327992 Edit the value on Wikidata

Matematikako lizentziatura lortu zuen Sorbonan eta astrofisikan espezializatu zen geroago. Parisko astronomia behatokian hasi zen lanean, baina 1962an AEBetara joan zen. Bertan, NASArentzat lan egin zuen Marteri buruzko ikerketetan. 1967an AEBetako Ipar-Mendebaldeko Unibertsitatean konputazioaren zientzien doktoretza eskuratu eta AEBetako hainbat instituturentzat lan egin zuen, internet-eko eta adimen artifizialeko egitasmo aitzindari batzuetan parte hartuz [2]. Gai hauetaz hainbat liburu ere idatzi ditu.

Ikerketa ufologikoak aldatu

Gaztetatik interesatu zen Vallée OHEetan. Bere formakuntza zientifikoak eta arlo horretan zuen prestigioak ez zioten galarazi OHEen fenomenoa modu objektiboan ikertzea, gai horretan aditu nagusienetako bat bihurtuz. Steven Spielberg zinema zuzendari estatubatuarraren aholkularia izan zen honek OHEez filmatu zuen Close Encounters of the Third Kind pelikula arraskatsuan [3].

Ufologiaren arloan Jacques Vallée-ren iritziak guztiz apurtzaileak izan dira. Izan ere, bere Passport to Magonia (1969) liburuan berak lehenengo aldiz hipotesi ausart bat plazaratu zuen: hipotesi horren arabera, OHEren jatorria ez zen izango estralurtarra (gure planeta bisitatzen duten zibilizazio estralurtarrena, alegia), multidimentsionala baizik. Ustezko estralurtar horiek beste dimentsio edo unibertso paraleloetatik etorriko lirateke, guk oraindik ulertzen ez ditugun beste dimentsioetako izakiak edo entitateak izango bait lirateke. Hipotesi multidimentsional horren arabera, OHEek, parapsikologiaren fenomeno askok eta erlijio-adierazpen jakin batzuek (Andra Mariaren agerpenek, kasurako) lotura handia izango lukete eta unibertso multidimentsional horren ondorioak besterik ez lirateke izango [4]. Hipotesi multidimentsionalak OHEen portaeraren zeinu batzuk ondo azalduko lituzke (esaterako, galaxia urrunetako zibilizazio estralurtarrak gu bisitatzeko ezintasunari azalpen alternatiboa emango lioke)

Erreferentziak aldatu

  1. Méndez, Daniel (2022-07-23an) El científico que se metió a cazador de Ovnis XL Semanal
  2. IRC history-Arpanet chat, Jacques Vallée
  3. Jacques Vallée: Dimensions, 269 orr. ISBN: 978-1933665283
  4. Peyro, Miguel: ¿Ovnis?, Sí, pero....Editorial 7 1/2 (1979), ISBN: 84/85411-16-1

Kanpo estekak aldatu