Jacques Soustelle
Jacques Soustelle (Montpellier, 1912ko otsailaren 3a - Neuilly-sur-Seine, 1990eko abuztuaren 6a) frantziar etnologo, politikari eta akademiakidea izan zen. 1945ean eta 1958–1959 bitartean, Informazio ministroa izan zen, Kolonietako ministroa 1945-1946 bitartean, eta Aljeriako gobernadore nagusia 1955–1956 bitartean. 1958an Charles de Gaulle aginpidera itzularazteko bultzatzaileetako bat ere izan zen. Frantziako Akademiako kide egin zuten 1983an.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/9/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Soustelle |